Oñatiko campusean izandako sexu eraso saiakera bat ikertzen ari da Ertzaintza
Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza sailburuak Unibertsitateak deitutako elkarretaratzean parte hartu du, eta nabarmendu du "edozein indarkeria motaren aurrean eta, jakina, sexu indarkeriaren aurrean" ezinbestekoa dela "erantzun irmoa ematea".
Iragan ostiral arratsaldean Oñatiko (Gipuzkoa) Mondragon Unibertsitatearen campusean izandako sexu eraso saiakera bat ikertzen ari da Ertzaintza. Astelehen honetan elkarretaratzea egin dute eraso saiakera salatzeko, eta, besteak beste, Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntzako sailburu Juan Ignacio Perez Iglesias izan da bertan.
Biktimak, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak baieztatu duenez, salaketa jarri zuen gertakari horiengatik.
Elkarretaratzean, sailburuak nabarmendu du "edozein indarkeria motaren aurrean eta, jakina, sexu indarkeriaren aurrean", ezinbestekoa dela "erantzun irmoa ematea".
Perez Iglesiasek babesa agertu dio, modu horretan, campuseko aparkalekuan izandako sexu eraso saiakera horren biktimari. Esan duenez, gisa horretako gertaerek "oinarrizko eskubideen urraketa onartezina eta jasaten dituztenen askatasunaren, duintasunaren eta osotasun fisikoaren aurkako eraso zuzena dira", eta "ez dira bateragarriak erakunde akademikoek eta, oro har, gure gizarteak arautu behar dituen balioekin".
"Genero indarkeria, bere adierazpen guztietan, gaitz bat da, eta erakundeek nahiz herritar guztiek gaitz hori desagerrarazteko konpromisoa hartu behar dute. Zeregin horretan, Unibertsitateak berariazko erantzukizuna du, bere eremuan gizon eta emakumeen benetako eskubide, eta aukera eta aintzatespenen berdintasunari egiten dion ekarpenari dagokio", azpimarratu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera