Oñati
Natxo de Felipe agertokietara itzuliko da "Abandonatuak" proiektu berriarekin
Oskorrik agur esan eta 11 urtera, Natxo de Felipe berriro igoko da agertokietara disko berri batekin: Abandonatuak. Argitaratu gabe geratu ziren talde mitikoaren kantuak berreskuratu ditu proiektu honetan, eta abuztuaren 20an zuzenean aurkeztuko du Arantzazuko Santutegian, Donostiako Musika Hamabostaldiaren programazioaren barruan. Philiperena taldearekin batera aritu da disko honetan, Xabier de Felipe, Przemysaw Pujanek, Esther Alba eta Karmele Castillorekin batera.
Itzali dute Oñatiko Aloña mendian piztutako baso sutea
Bart tximista batek piztu du sua eta guztira 0,7 hektarea kiskali dira.
Behin-behinean aske geratu da Oñatiko campuseko sexu-eraso saiakeragatik atxilotutako gizona
51 urteko gizonezkoa da, eta Ertzaintzak atxilotu du, Oñatiko Udaltzaingoaren laguntzarekin.
Oñatiko campusean izandako sexu eraso saiakera bat ikertzen ari da Ertzaintza
Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza sailburuak Unibertsitateak deitutako elkarretaratzean parte hartu du, eta nabarmendu du "edozein indarkeria motaren aurrean eta, jakina, sexu indarkeriaren aurrean" ezinbestekoa dela "erantzun irmoa ematea".
Ertzain bati droga eskaini zion Oñatiko gozoki denda bateko langile bat atxilotu dute
Miaketan 190 gramo kokaina, 100 gramo haxix eta 11.825 euro atzeman zituzten.
Sei pertsona zauritu dira Oñatin, autobus bat errepidetik aterata
Lau Debagoieneko Ospitalera eraman dituzte, Arrasaten, eta bi, Zumarragako Ospitalera. Ez da inor larri zauritu.
Euskaltzaletasunaren giharra indartu, euskararen pizkunde berri bat abiarazteko
Arantzazurako erromesaldia egin dute gaur, Arantzazuko Amaren egunean
Egutegi orokorrean jai ez den arren, Oñatin eta Arantzazuko santutegiko inguruetan festa giroa izango da gaur nagusi. Dozenaka lagun erromesaldian atera dira harako bidean.
Oñatiko Larraña Etxean 20 nazionalitateko 100 errefuxiatu dituzte hartuta
Harrera zentroa kudeatzen duen Zehar Errefuxiatuekin elkarteak salatu du Atzerritarrei buruzko Legearen Erregelamenduaren azken erreformak nazioarteko babesa eskatzen duten pertsonak "zigortu" egiten dituela. 3.000 pertsonak baino gehiagok eskatu dute babes hori Euskadin aurten.