Itzali dute Oñatiko Aloña mendian piztutako baso sutea
Bart tximista batek piztu du sua eta guztira 0,7 hektarea kiskali dira.
Atzo iluntzeko ekaitzaren ondotik, tximista batek sutea piztu zuen Oñatiko Aloña mendian. Suak larre eremu bat kiskali du, 0,7 hektarea inguru. Gipuzkoako Foru Aldundiaren arabera, suhiltzaileek sua erabat itzaltzea lortu dute 13:45ak aldera.
Garrak atzo 21:21 aldera piztu ziren, iristeko zaila den eta malda handiak dituen inguru batean. Segurtasun arrazoiak tarteko, baso suteen aurkako lantaldeek ezin izan dute zuzenean esku hartu.
Gipuzkoako Foru Aldundiko basozainak mobilizatu zituen lehen unetik, eta geroztik lanean aritu dira suteak izandako bilakaera zaintzeko, jarraitzeko eta ebaluatzeko.
09:30erako sutea kontrolpean hartu dute eta 13:45erako itzalitzat eman dute sua.
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera