Edukia gorde nahi duzu?
Hasi saioa edukia gordetzeko eta Orain-en abantailak aprobetxatzeko.
Irun eta Hernani arteko tren-zerbitzua berriro etengo dute uztailaren 25etik aurrera, lanak direla eta
Bidaiarien "mugikortasuna bermatzeko," Renfek errepide bidezko garraio-plan bat jarriko du martxan.
Donostiako Renferen geltokia, artxiboko irudi batean. Argazkia: Europa Press
Ohiko trenbide sarea 'Euskal Y' -arekin lotuko duen hirugarren haria eraikitzeko lanen ondorioz , Renfek hainbat aldaketa egingo ditu Gipuzkoako zatiari dagokion zerbitzuan uztailaren 25etik urriaren 18ra bitartean.
Aldirietako, Distantzia Ertaineko eta Distantzia Luzeko joan-etorrietan egingo dira moldaketak, tren konpainiak ohar batean jakitera eman duenez.
Hauek dira iragarritako aldaketak:
Aldiriko trenak:
- Uztailaren 25ean eta 26an, Donostiako aldiriko trenak Hernani eta Beasain artean bakarrik ibiliko dira, bi noranzkoetan. Gainerako ibilbidea errepidez egingo da: autobus-zerbitzua egongo da Irun eta Hernani artean eta Beasain eta Brinkola artean.
- Uztailaren 25etik urriaren 18ra bitartean, tren-zerbitzua etenda egongo da Irun eta Hernani artean. Epe horretan, autobus-zerbitzua jarriko du Renfek bi herriotako tren geltokien artean: Hernanin, Donostian, Grosen, Ategorrietan, Intxaurrondon, Herreran, Pasaian, Lezo-Errenterian, Irungo Bentak parean eta Irunen egingo ditu geldialdiak.
- Irailaren 7tik urriaren 16ra bitartean, Irun-Brinkola arteko tren zerbitzua 04:30etik 17:30era bitartean egongo da. Ordutegi horretatik kanpo, autobus-zerbitzua eta tren-zerbitzua bateraturako dira.
Distantzia ertaineko trenak:
- Irun eta Andoain arteko zerbitzua autobusez egingo da data hauetan: uztailaren 27tik abuztuaren 14ra, abuztuaren 20tik 28ra eta irailaren 3tik urriaren 18ra.
- Araia eta Irun artean zerbitzua autobusez eskainiko da data hauetan: uztailaren 25etik 26ra, abuztuaren 15etik 19ra eta abuztuaren 29tik irailaren 2ra bitartean.
Distantzia luzeko trenak:
- Gipuzkoa eta Madril lotzen dituzten trenek errepidez egingo dute Irun eta Tolosa arteko zatia edo Irun eta Gasteiz artekoa, bi noranzkoetan, uztailaren 25etik urriaren 19ra. Donostian, Tolosan edo Zumarragan egingo dituzte geldialdiak autobusek, betiere, lanen arabera.
- Donostia eta Bartzelona lortzen dituzte trenek errepidez egingo dute Donostia eta Tolosa arteko bidea, betiere, lanen arabera.
- Jarriko dituzte autobus-zerbitzuek eragina izan dezakete trenen ordutegietan.
Zure interesekoa izan daiteke
18:00
-
20:00
ZUZENEAN
Duela
min.
70eko hamarkadan abortatzeagatik zigortutako "Basauriko Hamaiken" auziak 50 urte bete ditu
18:00
-
20:00
ZUZENEAN
Duela
min.
Euskararen aldeko jaiak eta aldarrikapenak bat egin dute Nafarroa Oinezen
18:00
-
20:00
ZUZENEAN
Duela
min.
Emakume bat hil da Kataluniako euriteetan
18:00
-
20:00
ZUZENEAN
Duela
min.
Bi pertsona zauritu dira Tolosan, bi autok talka eginda
18:00
-
20:00
ZUZENEAN
Duela
min.
Manifestazioa Iruñean, Testa Residencialek kaltetutako 507 familientzako konponbidea eskatzeko
18:00
-
20:00
ZUZENEAN
Duela
min.
Milaka lagun bildu dira Baionan bizitzaren garestitzearen kontrako manifestazioan, eta hainbat orduz itxi dute A63a
18:00
-
20:00
ZUZENEAN
Duela
min.
Bi adin txikiko atxilotu dituzte Burgosen, ahoa estalita eta eskuak lotuta agertu zen adineko emakume baten heriotzagatik
18:00
-
20:00
ZUZENEAN
Duela
min.
19 urteko emakume batek bere buruaz beste egin du Angelun gizon batek bortxatu ostean
18:00
-
20:00
ZUZENEAN
Duela
min.
Nafarroa Oinez jaia ospatuko dute igandean Zizur Nagusian
18:00
-
20:00
ZUZENEAN
Duela
min.
Dei komertzialak egiteko telefonoak 400 zenbakiaz hasiko dira gaurtik aurrera
Gehiago ikusi