Alerta laranja ezarri dute larunbaterako Bizkaia eta Gipuzkoa barnealdean, beroagatik
Halaber, baso sute arriskuagatik alerta laranja aktibatuko dute Araban.
Haur bat uretan freskatzen. Artxiboko argazkia: EFE
Bizkaia eta Gipuzkoa barnealdea alerta laranjan izango dira larunbat honetan, muturreko tenperatura oso altuak izango direlako. Euskalmeten iragarpenaren arabera, maximoak 38 graduren bueltan kokatuko dira Kantauri isurialdearen barnealdean.
Halaber, baso sute arriskuagatik alerta laranja ezarriko dute Araban.
Abisu horia, EAEn eta Nafarroan
Larunbatean bero egingo du Euskal Herri osoan. .Tenperatura maximoak 33 gradu harrapatuko ditu kostaldetik gertu, 35 gradu Kantauri isurialdeko barnealdean, 36 gradu Araba erdialdean eta 37 gradu inguru, berriz, Ebro ondoko eskualdeetan. Hori dela eta, abisu horia aktibatuko dute 12:00etatik 20:00etara.
Gainera, EAEko hiru lurraldeak abisu horian egongo dira larunbatean, beroagatik.
Nafarroaren kasuan, Aemetek abisu horia aktibatuko du lurralde osoan, 13:00etatik 21:00etara.
Oraingoz, Meteofrancek ez du abisurik eman Iparralderako.
Zure interesekoa izan daiteke