Osteopata bat atxilotu dute Basusarrin, hainbat bezerori sexu-erasoak egitea egotzita
Haren kontsultara joan ziren gutxienez 6 emakumek aurkeztu dute gizonaren kontrako salaketa, bat bortxaketarekin lotua eta gainerakoak sexu erasoekin. Astelehenean atxilotu zuten, baina behin-behinean aske gelditu da "osasun arrazoiengatik".
Basusarrin, Lapurdin, Frantziako poliziak osteopata bat atxilotu du hainbat bezerori sexu-erasoak egin izana leporatuta.
Frantziako irrati-kate publikoak zabaldu duenez, haren kontsultara joan ziren gutxienez sei emakumek aurkeztu dute profesionalaren aurkako salaketa; batek bortxaketa leporatu dio eta gainerakoek sexu-erasoak.
Euren adierazpenen arabera, guztiei egin zieten eraso kontsultan bertan.
Joan den astelehenean atxilotu zuten osteopata-kinesiologoa, baina behin-behinean aske utzi dute osasun-arrazoiak tarteko.
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera