Indarkeria matxista
Indarkeria matxistaren aurrean emakumeak ez daudela bakarrik eta babes-sare oso bat dutela gogora ekarri du Nafarroako Gobernuak
Nafarroako Gobernuko presidenteak, Maria Chivitek, mezu garbia helarazi die indarkeria matxistaren biktima diren emakumeei: salaketarik aurkeztu beharrik gabe eta haien egoera administratiboa edozein dela ere, doako arreta sozial, juridiko eta psikologikoa bermatuta dutela Nafarroan.
Jarrera "neutralak" indarkeria matxista hauspotzen duela mahaigaineratuko du Emakunderen aurtengo kanpainak
Urtero bezala, EAEko erakundeek A25erako kanpaina taxutu dute, Emakunderen gidaritzapean. "Indarkeria matxistaren aurrean, zure lekuak axola du" da aurtengo leloa, eta bakoitzak indarkeria matxistaren aurrean hartzen duen tokiaz hausnartzeko deia egin nahi du.
Zazpi urteko kartzela-zigorra ezarri diote gizon bati, lo zegoen 14 urteko adingabe bat bortxatzeagatik
Erasotzailea alkohola edanda eta drogak hartuta egotea aringarri gisa hartu du Nafarroako Auzitegiak, eta ebatzi du ezin izan dela frogatu erasotzaileak biktimak 14 urte zituela zekiela (horrek zigorra handitzea ekarriko lioke).
Indarkeria matxistaren biktimei arreta integrala emateko akordioak 25 urte bete ditu
Erakunde arteko akordio aitzindaria izan zen, eta urte hauetan ezinbesteko tresna izan da emakumeei laguntza emateko.
Miren Elgarresta Emakunderen uzendariak esan du beharrezkoa dela lan horretan ari diren eragile guztiak inplikatzea eta koordinatzea: Osasuna, Polizia, Justizia eta gizarte zerbitzuak.
Aurten, lehen bederatzi hilabeteetan, 4.814 emakume biktima utzi ditu indarkeria matxistak, % 8 igo da kopurua.
Gizon bat atxilotu dute Gasteizen, bikotekide ohiari lurrean zegoela erasotzeagatik
Lekuko batek Udaltzaingoari eman zion erasoaren berri, Zaramaga auzoko kale batean gertatzen ari zela ikusi zuenean. 40 urteko gizonari hertsapen-delitua ere egozten diote, emakumeari atarira sartzea eragotzi baitzion.
Elkarretaratzea Gobelan, Romo FC klubeko entrenatzailea sexu-askatasunaren aurkako delituengatik kartzelara bidali ondoren
Getxoko Romo auzoko Itzubaltzetako Talde Feministak elkarretaratzea egin du Gobela kiroldegiaren aurrean. Epaileak 30 urteko gizona behin-behinean espetxeratzeko agindu du adingabeen sexu-askatasunaren aurkako delitu bat egotzita.
Behin-behineko espetxealdia ezarri diote adingabeen sexu-askatasunaren aurkako delituak egotzita atxilotutako Romo FCko entrenatzaileari
Orain arte zazpi salaketa jarri dira, baina ikerketak zabalik jarraitzen du biktima gehiago dauden argitzeko.
Hemeretzi urteko kartzela zigorra ezarri diote gizon bati, Iruñean, emaztea bortxatzeagatik, tratu txarrak emateagatik eta jazartzeagatik
24 urteko gizonak emakumearen gaineko erabateko kontrola ezartzen zuen, eta ez zion irteten uzten berarekin ez bazen. Giltzapetu ere egiten zuen sexu-harremanik izan nahi ez bazuen.
Yoanna Acedo izan dute gaur gogoan Zarautzen, bikotekideak hil eta urtebetera
Udaletxeko bilkuren aretoan egin diote omenaldia indarkeria matxistaren biktimari. Merchek, Yoannaren amak, babesa eskertu eta "familiak justizia egitea" behar duela azpimarratu du.
4.814 emakume indarkeria matxistaren biktima izan dira aurten Euskadin
Lurraldeka, urteko lehen sei hilabeteetan, Bizkaiak 3.044 eraso eta 2.446 emakume biktima zenbatu ditu, Gipuzkoak 1.915 biktimizazio, eta indarkeriaren biktima diren 1.550 emakume, eta Arabak 1.073 eraso eta 818 kaltetu. Gaur egun, 31 emakumek dute eskolta.
Hilketa matxista gisa baieztatu dute Madrilen emakume bat labankadaz hil izana; beraz, 43 dira 2026an hildakoak
Aurten Espainiako Estatuan gertatutako hilketa matxisten biktimen % 72,1ek ez zuten salaketarik aurretik jarrita. Berdintasun ministroak beste alde batera ez begiratzea eskatu du.
Sexu-eraso baten ondoren Baionan bere buruaz beste egin zuen emakumea gogoratu dute Donostian
Donostiako mugimendu feministak deituta elkarretaratzea egin dute duela hilabete Baionan bortxaketa sufritu ondoren bere buruaz beste egin zuen emakume gaztearen heriotza salatzeko, bai eta sendiari babesa adierazteko ere. Elkartu diren herritarrek gogor salatu dute sexu indarkeriaren biktimek egiturazko babesgabetasuna pairatzen dutela.
Emakume bat hil dute Madrilen labankadaz, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Larrialdi-zerbitzuek bihotz-biriketako geldialdian aurkitu dute biktima, arma zuriz egindako zauriak zituela.
19 urteko emakume batek bere buruaz beste egin du Angelun gizon batek bortxatu ostean
Itaia Emakumeon Antolakunde Sozialistak eta Sutan kolektibo transfeministak eman dute gertatutakoaren berri, eta "erailketa matxista" salatzeko elkarretaratzeak deitu dituzte Euskal Herriko hiriburuetan.
Gipuzkoako Fiskaltzak 43 urteko kartzela zigorra eskatu du Tolosako osteopatarentzat, sexu erasoak leporatuta
Ustezko erasotzaileari sei sexu eraso eta sei abusu delitu leporatzen dizkiote. Behin-behinean espetxean dago 2024ko otsailetik, eta oraingoz ez dago epaiketa egiteko datarik jarrita.
Gizon bat espetxeratuko dute Iruñean, bikotekide ohiari sexu-erasoa eta mehatxuak egitea egotzita
Gertakariak urriaren 13an izan ziren, asteartean, 11:20 aldera. Ikertua bikotekide ohiaren etxera joan zen, nahiz eta emakumeak esana zion ez zuela nahi gizona harenera joaterik.
Espetxera bidali dute Arrasaten adingabe bati sexu erasoa egitea egotzita Ermuan atxilotutako gizona
Erasoa Maritxu Kajoin jazo zen, eta bi gizon atxilotu zituzten, baina guardiako epaileak aske geratu zituen, kautelazko neurriak jarrita. Horietako bat ez zen azaldu auzia ikertzen ari den epaitegian, eta, hori dela eta, haren bila ibili dira hiru egunetan. Atzo atxilotu zuten berriro.
Elkarretaratzea egin dute Arrasaten duela astebete Maritxu Kajoin adin txikiko batek jasandako sexu erasoa gaitzesteko
Bi gizon atxilotu zituen Ertzaintzak asteartean, baina epaileak aske utzi zituen, eta batek ihes egin zuen. Ostiralean atzeman dute, Ermuan, hiru egun haren bila ibili ostean. Eraso matxisten aurkako konpromisoa indartzeko deia egin dute Arrasaten.
Manifestazio jendetsua Zumaian, asteburuan hiru gizonek adingabe bati egindako sexu-erasoa eta eraso fisikoa salatzeko
Mugimendu feministak deitutako mobilizazioarekin bat egin dute ehunka herritarrek, eta baita Udalak ere. Zumaiako Udalak ohar baten bidez gaitzetsi du gertatutakoa, eta babesa eta elkartasuna helarazi dizkie erasoa jasan duen adingabeari, haren familiari eta inguruari.
Arrasateko adingabe bati ustez sexu-erasoa egin zion gizon batek ihes egin du, Eibarko epaitegiak aske utzi ondoren
Ertzaintzak bi gizon atxilotu zituen larunbatean, Arrasaten, adingabe bati sexu-erasoa egitea egotzita. Eibarko epaitegiak aske utzi zuen asteartean, eta ordutik ez dakite non dagoen.