INDARKERIA MATXISTA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Espetxera bidali dute Arrasaten adingabe bati sexu erasoa egitea egotzita Ermuan atxilotutako gizona

Erasoa Maritxu Kajoin jazo zen, eta bi gizon atxilotu zituzten, baina guardiako epaileak aske geratu zituen, kautelazko neurriak jarrita. Horietako bat ez zen azaldu auzia ikertzen ari den epaitegian, eta, hori dela eta, haren bila ibili dira hiru egunetan. Atzo atxilotu zuten berriro.

Arrasateko Maritxu Kajoi jaian adingabe bati sexu erasoa egitea egotzita Ermuan (Bizkaia) atzo atxilotutako gizona espetxera bidali dute gaur, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.  

Gizona atzo arratsaldean atxilotu zuten, bigarrenez eta epailearen aginduz. Izan ere, ez zen joan auzia ikertzen ari den Bergarako Epaitegiak ezarritako zitaziora. 

Larunbatean hartu zuten atxilo lehen aldiz, beste gizon batekin batera. Neska adingabe bati sexu erasoa egitea egotzi zien biei Eibarko Guardiako Epaitegiak, eta aske utzi zituen, kautelazko neurriak jarrita: pasaportea kendu zien eta asteazkenean Bergarako epaitegira joateko agindu. Hala ere, bietako batek bakarrik bete zuen agindua; eta espetxera bidali zuen epaileak. Bigarrenak, berriz, ihes egin zuen, eta epaileak hura bilatu eta atxilotzeko agindu eta gero, atzo atzeman zuten, Ermuan.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X