Zirkulazioa zaila da euskal errepideetan, euriagatik
Deskargako gaina itxita dago bi noranzkoetan, kamioi istripu baten ondorioz, A-636 errepidean, Antzuola parean. Martutenen eta Loiolan ere auto-ilarak daude, Donostian; prezipitazio handiak botatzen dabil eta kontuz ibiltzeko eskatu dute.
Ibilgailuen trafikoa zaila da Gipuzkoako errepideetan, euriaren ondorioz. Izan ere, hainbat istripu izan dira, eta manifestazio bat ere bai.
Jazoera nabarmenena A-636 errepidean izan da, Antzuola parean. Kamioi batek istripua izan du 16. kilometroan, Durangorako noranzkoan. Errepidea moztuta dago, auto-ilarekin, eta A-15 errepidera bideratu dute. Deskargako gaina itxita dago bi noranzkoetan.
Donostian ere hainbat gorabehera izan dira. GI-40 errepidean, Martutenen, auto-ilara luzeak daude manifestazio baten ondorioz. Gainera, bi autok istripua izan dute GI-20 errepidean, Loiola parean, Bilborako noranzkoan, eta hori zirkulazioa zailtzen ari da.
Egoera horren eta prezipitazio handien aurrean, gidariei gomendatzen zaie kontu handiz ibiltzea, abiadura bidearen egoerara egokitzea eta segurtasun-distantzia areagotzea.