Nafarroa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bi pertsona zauritu dira, horietako bat larri, bi ibilgailuk aurrez aurre talka eginda, NA-122 errepidean, Carcarren

Istripua 12:08an gertatu da. Ibilgailuetan gidariak bakarrik zihoazen.
Argazkia: @bomberos_na

Bi pertsona zauritu dira, horietako bat larri, gidatzen ari ziren autoek aurrez aurre talka eginda, NA-122 errepideko 28. kilometroan, Carcar udalerrian, Nafarroan.

Ezbeharra 12:08an gertatu da, Foruzaingoak jakinarazi duenez. 

Kolpearen ondorioz, horietako bat, 29 urtekoa, ibilgailuaren barruan harrapatuta geratu da eta suhiltzaileek esku hartu behar izan dute kotxetik ateratzeko. Ondoren, Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman dute, larri. Bigarren gidariak, berriz, zauri arinak ditu.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X