Jaiotza eta zaintza baimena 20 astera luzatuko du Espainiako Gobernuak
Guraso bakarreko familien kasuan 34 astekoa izango da baimena, eta zati bat haurrak 8 urte bete arte gorde ahal izango da, "nahi denean erabiltzeko", Diazek aurreratu duenez. Aste horiek guztiak % 100ean ordainduko dira, baina eskubide hori besterezina izango da.
Ministroen Kontseiluak gaur, asteartearekin, onartuko du jaiotzagatiko baimena 19 astetatik 20ra luzatzea. Horrek esan nahi du guraso bakoitzak 140 eguneko baimena izango duela aurrerantzean.
Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak eta Yolanda Diaz bigarren presidenteorde eta Lan ministroak sare sozialetan iragarri dutenez, koalizio Gobernuaren akordioan jasotako konpromisoa bete egingo dute.
Guraso bakarreko familien kasuan 34 astekoa izango da baimena, eta zati bat haurrak 8 urte bete arte gorde ahal izango da, "nahi denean erabiltzeko", Diazek aurreratu duenez. Aste horiek guztiak % 100ean ordainduko dira, baina eskubide hori besterezina izango da.
2025eako udan, Espainiako Gobernuak hiru aste luzatu zuen jaiotze baimena —16 astetik 19ra—.
Lan Ministerioko iturriek gogora ekarri dutenez, baimena 20 astera luzatzeko konpromisoa jaso zuten araudian.
"Hitzemandakoa bete dugu. 20 aste izango dituzte aita zein ama direnek beren seme-alaben zaintzarako. Eskubideak bermatzen jarraitzen dugu. Herrialde hobe bat eraikitzen ari gara", azpimarratu du Sanchezek X sare sozialean.
"2018an 16 asteko baimena zuten amek, eta 5 astekoa aitek. Aurrerantzean baimen berdina izango dute biek, zaintza bien lana delako", erantsi du Diazek Blueskyn argitaratutako hari batean.
"Guraso izateak ama askoren ibilbide profesionala hondatu du hamarkadetan zehar", bukatudu Diazek.
Zure interesekoa izan daiteke
Duintasunez Hiltzeko Eskubideak elkartea eutanasia legea defendatu du Feijook lege berri bat onartzeko asmoa agertu ostean
Indarkeria matxista "arintzen duten diskurtsoen aurrean erantzun irmoak" aldarrikatu ditu Arartekoak