ZUZENEAN

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hauteskunde kanpaina aste erabakigarrian sartu da: bost egun baino ez dira geratzen botoa eskatzeko

Hauteskunde kanpaina azken txanpan sartu da, eta hautagaien tonuak gora egiten du azaroaren 29ra hurbildu ahala.
 frantziako hauteskundeak elecciones francia macron le pen urnas urnak

Hauteskunde-kanpaina bere azken astean murgildu da
Gaur ere, han eta hemen entzungo ditugu alderdien programak

EAJk neurri "eraginkorragoak" eskatuko ditu "berrerortze anitzarekin" amaitzeko

Segurtasunaz aritu da EAJ goizeko ekitaldi politikoan, Gasteizen. Ildo horretan, jeltzaleek iragarri dute erantzun "eraginkorragoak eta azkarragoak" eskatuko dituztela Madrilen, berrerortze anitzarekin amaitzeko eta auzoetako, hirietako eta saltokietako segurtasuna indartzeko; izan ere, beharrezkoa da "lege erreformak bultzatzen jarraitzea, berrerortze anitzari aurre egiteko eta Euskadiko Poliziaren, Epaileen eta Fiskaltzaren arteko koordinazio handiagoa lortzeko". Gorka Urtaran Kongresurako EAJren Arabako zerrendaburuak "tolerantziarik eza" eskatu du "intzidentzia anitzaren aurka".

Bihar, asteartea, debatea izango dugu ETB-2n! Hemen dituzu xehetasun guztiak:

Elkarrizketa politikoen tartean, Laura Garrido PPko ordezkaria izan dugu ETB-1eko Egun On saioan:

Iragarkia
18:00 - 20:00

Adimen Artifiziala ere kanpainan sartu da

Adimen artifiziala kontsulta-iturri bihurtu da ia denerako, baita botoa nori eman erabakitzeko ere. Baina zenbateraino fida gaitezke haren erantzunez politikaz ari garenean? Eraginik izan dezake gure hauteskunde-erabakietan edo joera ideologikoak erreproduzitu? Julen Orbegozo EHUko irakasle eta Gureikerreko ikertzailearekin hitz egin dugu gure irizpide politikoa AAren esku uzteak dituen arriskuez eta teknologia eta komunikabide handiek erantzunen eraikuntzan duten zereginaz.

HAUTESKUNDEAK

AA ere kanpainan sartu da: arriskutsua al da hari botoari buruz galdetzea?

EITB

Adimen artifiziala kontsulta-iturri bihurtu da ia denerako, baita botoa nori eman erabakitzeko ere. Julen Orbegozo EHUko irakasle eta Gureikerreko ikertzailearekin hitz egin dugu gure botoa AAren esku uzteak dituen arriskuez eta teknologia eta komunikabide handiek erantzunen eraikuntzan duten zereginaz.

Iragarkia
18:00 - 20:00

Egun on! Hona hemen astelehenari begira aurreikusitako kanpaina-ekitaldiak EAEn. 

 

- PSE-EE: Amurrio (10:30) / Santurtzi (18:00)

- EAJ: Gasteiz (11:00) / Donostia (19:00)

- EH BILDU: Bilbo (12:00) / Portugalete (19:00)

- PP: Gasteiz (11:30) / Bilbo (17:00)

- Fronte Zabala: Erandio (12:30)