KLIMA ALDAKETA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Porrota COP31 goi bileran: adostasun politiko barik amaitu da klimari buruzko gailurra

Desadostasun sakonak sortu dira erregai fosilen auzian eta garabidean dauden herrialdeei bideratu beharreko finantziazioa dela eta. Hori horrela, akordio sendorik gabe bukatu dute Turkiako goi bilera.

ANTALYA (TURQUÍA), 20/11/2026.- Un grupo de activistas protesta durante el último tramo de la Cumbre del Clima de Antalya (COP31). Igual que ha sucedido en ocasiones anteriores, la cumbre climática ha sido incapaz de cumplir con el calendario previsto y las negociaciones de la COP31 para llegar a un acuerdo final de mínimos continuarán a partir de mañana en Antalya (Turquía), ya fuera del plazo oficial. EFE/Antonio Torres del Cerro

Klima ekintzaile batzuen protesta COP31n. Argazkia: EFE

Beste behin, akordio politikorik gabe amaitu da klimari buruzko goi bilera (COP31). Antalyan (Turkia) bildu dira aurten munduko agintariak, eta azken urteotan gertatu den bezala, ez da adostasunik izan presidentetzak —Turkiak eta Australiak partekatu dute oraingoan— proposatutako zirriborroa onartzeko. 

Bi gaik tenkatu dute goi bilera: erregai fosilen auziak eta klimaren inguruko finantziazioak. Horiek behin betiko testuan txertatzeko moduaren kontra azaldu dira hainbat herrialde, besteak beste, Europar Batasuneko 27ak, Erresuma Batua, Panama eta Ozeano Bareko hainbat estatu txiki. 

"Agenda orokorrari buruz akordio zabala erdietsi genuen, baina azkenean, bi kontutan baino ez da sortu desadostasuna", adierazi du Chris Bowen COP31ko presidenteetako batek. Aitortu duenez, "oso etsigarria da". 

Luze jo du Antalyako bilerak; izan ere, orain arteko luzeena izan da —Madrilen 2019an egindakoak 44 ordu iraun zuen—. Alferrik, ordea, gutxieneko akordiorik gabe amaitu baitute. 

Erregai fosilak guztiz baztertzeko asmoa (duela hiru urte hartu zuten erabaki hori, COP28an) ezabatu dute aurtengo zirriborrotik, eta horrek ekarri du hainbat herrialde, EB tartean, akordiotik urruntzea. Aurrez aurre izan dira petrolioa ekoizten duten estatuak eta gehien kutsatzen duten herrialdeak, India tartean. 

Hidrokarburoak erabiltzeari uzteko auziaz gain, karbonoa xurgatzeko teknologiak ere bi taldetan zatitu ditu parte hartzaileak: talde arabiarra (Saudi Arabia buru), batetik, eta EB eta bere kordakoak, bestetik. Europak uste du metodo horrek ez duela balio erregai fosilak erabat baztertzeko. 

Finantziazioa

Garabidean dauden herrialdeei bideratu beharreko finantziazioak ere oztopatu du akordioa. Australiak eta Turkiak ondutako zirriborroan bi blokeen eskakizunak jasotzen saiatu dira: batetik, garapen bidean dauden herrialdeenak, eta, bestetik, herrialde aberatsenenak. Saiakera horrek ere kale egin du azkenean. 

EBk arrazoitu duenez, 27 estatu kideetako batzuk krisi betean daude, eta horien arabera, ezin diete klimari buruzko laguntzei heldu.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X