Myanmarrek rohingyen aurkako genozidioa egin zuela ondorioztatu du Nazioarteko Zigor Auzitegiak
Hagako Auzitegiak genozidioagatik estatu bat zigortzen duen lehen aldia da.
Nazioarteko Zigor Auzitegiaren gaurko saioa, Myanmarren aurkako demandari buruzko epaia emateko. Argazkia: EFE.
Nazioarteko Zigor Auzitegiak gaur, osteguna, ebatzi du Myanmargo segurtasun indarrek rohingya gutxiengo musulmaneko 10.000 pertsona inguru erail zituztela, herrialdearen mendebaldean, Rakain Estatuan, 2017an egindako operazio militarretan. Edozein kasutan, gertaturikoa genozidio bat izan zen ala ez argitu egin beharko du Hagako auzitegiak.
Halaber, Nazioarteko Zigor Auzitegiak frogatutzat jo du Myanmargo segurtasun indarrek "bereizi gabeko hilketak" egin zituztela, sexu indarkeria erabili eta adin txikikoen kontra egin zutela.
Horrez gain, auzitegiak adierazi du Myanmarrek rohingya gutxiengo musulmaneko kide kopuru handi bati "kalte fisiko eta mental larriak" eragin zizkiola, eta komunitate horretan jaiotzak "galarazteko" neurriak ezarri zituela.
Hala ere, Myanmarrek rohingya herriaren aurka genozidioa egin ote zuen ala ez ebatzi beharko du Nazioarteko Zigor Auzitegiak, eta horretarako argitu egin beharko du gutxinego etniko musulmana suntsitzeko asmorik egon zen ala ez.