Palestina
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Israelek operazio militarra abiatu du Gazan, Zerrendan duen eremua mugatzen duen "marra horiaz" haratago

Hamasek salatu du Israel su-eten akordioa “ageriko moduan urratzen” ari dela, eta nazioarteko bitartekariei esku hartzeko eskatu die operazioa geldiarazteko.

(Foto de ARCHIVO)

October 11, 2026, Gaza City, Gaza Strip, Palestinian Territory: Displaced Palestinians gather their belongings and leave their tents and homes in the Shujaiya neighborhood, east of Gaza City, after the Israeli army expanded its area of control toward what is known as the "Yellow Line," which marks the Israeli forces' redeployment area under the ceasefire agreement that took effect on October 10, 2025. One year after the agreement, residents in the Gaza Strip continue to face repeated displacement as military operations continue and reconstruction efforts remain stalled



Hadi Daoud / Zuma Press / Europa Press

11/10/2026 ONLY FOR USE IN SPAIN

Bloke horiek "lerro horia" delakoa mugatzen dute. Argazkia: EuropaPress.

Israelgo Armadak operazio militarra hasi du, asteazkenean, Gazako Zerrendaren erdialdean, eta teorikoki enklabean okupatutako eremua mugatzen duen “marra horiaz” haratago sartu da.

Okupazio israeldarraren administratzailea den COGATek arabieraz argitaratutako mezu batean azaldu duenez, operazioa “azpiegitura terroristen” aurka zuzenduta dago, Bureij eta Nuseiratetik oso gertu. Al Awda ospitalea operaziotik kanpo geratu da, bai eta bi herri horien ondoan dauden errefuxiatu-eremuak ere.

Hamasek ekintza horiek su-eten akordioaren “ageriko urraketa” gisa salatu ditu, eta nazioarteko bitartekariei esku hartzeko eskatu die, geldiarazteko.

Talde palestinarrak esan du ebakuazio aginduak "zibilen aurkako krimena" direla, eta milaka pertsona euren etxeak uztera behartzea nazioarteko zuzenbide humanitarioaren urraketa dela dio.

Hamasek Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroaren Gobernuari leporatu dio su-etenaren ondorioz dituen betebeharrak ez betetzea eta Gazako bi milioi biztanleren baino gehiagoren krisi humanitarioa areagotu egingo duen eskalada militarrera berriz jotzea.

Mugimendu islamistak tregoa gainbegiratzeko Donald Trumpen administrazioak babestutako Bake Kontseiluaren azken adierazpena ere gaitzetsi du, israeldarren jarduera militarra eta palestinarren sufrimendua parekatzen dituela eta okupazioaren eta blokeoaren testuingurua alde batera uzten duela uste baitu.

Operazioa hasi den egun berean, Israelen erasoek bi palestinar hi dituzte, tartean ume bat, nahiz eta Gazan teorikoki su-etena indarrean egon. Kanpaina israeldarrak jada 1.658 hildako eta 6.000 zauritu baino gehiago eragin ditu, 2025eko urrian menia indarrean jarri zenetik.

Su-eten akordio horren arabera, Israelen okupazioa marra horira arte mugatu behar zen; hau da, tropa israeldarren kontrol militarraren pean kokagunearen % 53 inguru geratu zen.

Ordutik, indar armatuek lerro hori seinaleztatzeko erabiltzen dituzten blokeak mugitu egin dituzte lurraldea irabazteko, eta bigarren mugape bat ezarri dute, “marra laranja” izenekoa, bere eragin-eremua marra horiaren muga baino ehunka metro gehiago zabaltzen duena.

Guztira, herritarrek Gazako lurraldearen % 35 inguru baino ezin dute erabili murrizketarik gabe; ia guztiak desplazatuak dira.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X