Israel
Netanyahuk eta Eisenkotek Israelgo bozetan atzerriko eragileen esku-hartzea izan den ala ez ikertzeko eskatu dute
Israeleko Hauteskunde Batzorde Zentralaren presidenteak Shin Bet barne inteligentzia zerbitzuari eskatu dio astearteko hauteskunde parlamentarioen inguruko salaketak ikertzeko. Haaretzen arabera, Qatarrek Israelgo komunitate arabiarrak gehiago parte hartzea diruz sustatu duelakoan daude.
Zeintzuk dira Israelen Gobernua osatzeko hurrengo urratsak?
Hilabeteak pasa litezke Israelen Gobernua osatu arte, eta tarte horretan Netanyahuk karguan jarraituko luke. Behin betiko zenbaketaren, gutxienekora heltzen ez diren alderdien eta, batez ere, gehiengoa lortzeko aldeen arteko negoziazioen pentzuan dago herrialdea orain.
Israelek hautestontziak itxi ditu, lau hamarkadatan izandako parte-hartze handienarekin
20:00etan (18:00 GMT), parte-hartzea % 74,3koa izan da, azken hauteskundeetan baino 8 puntu handiagoa. 7,3 milioi israeldar baino gehiago daude botoa ematera deituta, Gazaren aurkako erasoaldiak markatutako bozetan. Inkesten arabera, oposizioa Benjamin Netanyahuren blokearen aurretik dago, baina gobernatzeko gehiengo nahikorik gabe.
Albiste izango dira: hauteskundeak Israelen, bilera erabakigarria Tubos Reunidosen etorkizunerako eta Durangoko Auzokaren aurkezpena
Netanyahuk irabazi ditu hauteskundeak, baina bere blokeak gehiengo osoa galdu du eta ikusteke dago zer gertatuko den
Botoen % 84 zenbatuta, lehen ministroaren Likudek jarraitzen du indar bozkatuena izaten, 27 eserlekurekin, eta horren atzetik dira Gadi Eisenkoten Yashar (22) eta gehiengo arabiarreko Zerrenda Bateratuko ezkerreko alderdien aliantza (11). Azken horrek izan dezake gobernagarritasunaren giltza.
Netanyahuk hauteskundeak irabazi ditu, baina ezin izango du gobernua osatu, inkesten arabera
Israelgo Parlamentuak 120 eserleku ditu, eta gehiengoa 61ean dago. Eisenkoten oposizioko blokeak eta Netanyahurenak kopuru hori lortu ezean, alderdi arabiarren babesa (biek, oraingoz, errefusatzen dute) funtsezkoa litzateke gobernua osatzeko.
Albiste izango dira: Bilboko istiluen biharamuna, Israelgo hauteskundeak eta BIMEren hasiera
Hedabideetako gaurko lerroburu nagusiak, hitz bitan.
Israelgo presidenteak dio Trumpek ez duela haren erabakietan eragingo, AEBk Netanyahu babestu arren
Netanyahuren aldeko botoa eskatu die lider estatubatuarrak israeldarrei, elkarrekin "hasitako lana amaitzeko". Israelgo presidenteak gogorarazi dio berari dagokiola erabakitzea gobernua osatzeko agindua nori eman.
Israelek Zisjordania okupatuan mugitzea galaraziko die palestinarrei asteartean, hauteskunde egunean
Bestalde, Zisjordania hegoaldean, Hebron hirian, palestinarrak euren etxeetatik botatzen ari da Israel, ostiral gauean operazio militar bat hasi zuenetik. Dagoeneko 2.600 pertsona kanporatu dituzte.
Netanyahuk eskala handiko operazio militarra iragarri du okupatutako Zisjordanian
Israelgo lehen ministroak lurralde hori erabat ixteko agindu du ostiral goizean, Hebrondik gertu dagoen Judeako bidegurutzean israeldarren aurkako eraso bat izan eta gero. Tiroketan, Bilaketa eta Erreskate Brigadako bi soldadu hil dira, Israelgo iturrien arabera.
Joxerra Bengoetxea: "Pena ematen dit erabakiak, baina urte eta erdi daramagu CAFi bilera eskatzen eta ez dugu erantzunik jaso"
EHUko errektoreak esan du unibertsitatearen balioek interesen gainetik egon behar dutela. "Enpresekiko elkarlana garrantzitsua da guretzat, horregatik, gure asmoa beti izango da denekin elkarlanean aritzea. Ulertzen dugu erabakia batzuentzat kezkagarria izatea eta beste batzuentzat txalogarria", nabarmendu du.
Perez Iglesiasek ohartarazi du EHUk "bide arriskutsu bati" ekin diola CAFekin duen hitzarmena berritu ez duelako
Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza sailburu Juan Ignacio Perezek ohartarazi duenearen arabera, EHUk CAFekin orain arte izan duen hitzarmena ez berritzeak "oso bide arriskutsua" abiaraztea dakar, horrek "kontraesan oso zailak" eragin ditzakeelako. Hori dela eta, EHUk erabakia "berriz aztertu" beharko lukeela uste du.
Iranen aurkako "defentsa-ekintzekin" mehatxatu du Israelek, hauteskundeetan erasoak izan daitezkeelakoan
"Funtsezkoa da gure etsaiek ulertzea Israelgo Zaindariak ez duela inoiz atsedenik hartzen", azpimarratu du Israel Katz Defentsa ministroak.
EHUk ez du CAFekin duen lankidetza hitzarmena berrituko, bost urteko ibilbidearen ondoren
Unibertsitate barruan hainbat urtez egon den eztabaidaren ondotik iritsi da haustura, Gipuzkoako enpresak Israelekin duen harremanaren eta Palestinako lurraldeen okupazioaren inguruan duen jokamoldearen harira. Erabakiak CAF gela ixtea ekarriko du.
Kolono israeldarrek Frantziako, Belgikako eta Poloniako diplomazialariak eraso dituzte Zisjordanian
Netanyahuk zalantzan jarri du kolonoen erasoa, atzo Heidi Levine Washington Post egunkariko argazkilari estatubatuarrak jasotako jipoiarekin egin zuen bezala.
"NAZA"-n parte hartzen duten militarrak eta pelikularen egileak ikertzeko eskatu du Netanyahuk
Israelgo lehen ministroaren arabera, filmean Armadak palestinarrak hiltzeko erabiltzen dituen praktikak deskribatzen dituzten militarrek eta inteligentziako ofizialek "Israelen irudiari kalte larria" egin diote eta delitu larriak egin dituzte "goi sekretuko informazioa" zabaltzean.
Trump eta Netanyahu haserre, Nobel saria Pillayri eman ondoren
Bi agintariek argitalpenak egin dituzte sare sozialetan Nobel Batzordearen erabakia kritikatuz. Bereziki gogorra izan da Israelgo lehen ministroa, Batzordeak "iparrorratz morala galdu" duela esanez.
Hiru urte Hamasen urriaren 7ko erasoetatik: galdera asko eta Israelen genozidioa Gazan
Urriaren 7ko Hamasen erasoetan 1.200 pertsona inguru hil eta 250 bahitu zituzten Israelen. Ondoren, Israelgo Armadak abiatutako erasoaldian, 74.230 pertsona hil eta 175.200 zauritu dituzte Gazako Zerrendan soilik.
Zer dakigu Tabuken larrialdiko lurreratzea egin duen hegazkinari buruz?
Epaimahaikide israeldar baten presentzia salatzeko manifestazioa Zinemaldian, BDZk deituta
Israelentzako Boikota, Desinbertsioak eta Zigorrak ekimenak deituta, manifestazioa izan da itxiera galaren atarian Zuzendari Berriak saileko epaimahaian Dana Blankstein israeldarra egon dela salatzeko. Zinemagilea ez dutela partikular bezala gonbidatu gaitzetsu dute manifestariek, Gobernuak sortu eta finantzatutako zine eskola bateko zuzendari gisa baizik.