Donostia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Horrela eragingo die trafikoari eta oinezkoei Reala-Olympique Lyon partidagatik ezarritako segurtasun dispositiboak

"Arrisku handiko partida" denez, Donostiako Udalak perimetro bat zehaztu du Amara Berrin, Anoeta estadiotik gertu, eta bertan ibilgailuen zirkulazioa mugatuko da 16:45etik aurrera. Kontsultatu, hemen, aurreikusitako eragozpenak.

estadio anoeta donostia iturria donostiako udala

Donostiako Anoeta estadioaren artxiboko irudia. Argazkia: Donostiako Udala.

Ostegunean Donostiako Anoeta estadioan izango den Realaren eta Olympique Lyon arteko futbol-partidak trafiko eta oinezkoentzako itxierak eragingo ditu, Donostiako Udalak bere webgunearen bidez jakitera eman duenaren arabera. Izan ere, "arrisku handiko partida" izango denez, "segurtasun dispositibo garrantzitsua" hedatuko da hiri osoan.

Horrela, Amara Berriko trafikoa eten egingo da estadioaren inguruan 16:45etik 19:00etara, eta inguruko hainbat udal zerbitzu itxiko dira ordu hori baino lehen. 

Udaleko eta segurtasun-operatiboko arduradunek estadiora garaiz eta behar besteko aurrerapenarekin joateko deia egin dute, eta Amara Berriko eta hiriko beste eremu batzuetako bizilagunei dei egin diete ibilbideak aldez aurretik planifikatzeko eta bide alternatiboak erabiltzeko.

Dispositibo Berezia anoeta donostia

Trafikoa

14:00 - 22:00:

  • Anoetako Kirol Hirira akreditazioa duten ibilgailuak bakarrik sartu ahal izango dira.

16:45 - 19:00:

  • Errondo pasealekua (Zorroaga pasealekua eta Toribio Alzagaren arteko biribilgunetik Portutxoko biribilguneraino) erabat itxita geratuko da.
  • Begiristain Doktorearen Pasealekua erabat itxiko da ospitaleen ingururaino (igotzeko eta jaisteko norabidea). Ospitalera joan behar duten hiritarrei GI-40 errepidea erabiltzea aholkatu diete.
  • Madrilgo hiribidearen eta Isabel II.aren inguruko trafikoa mugatu egingo da.
  • Garraio publikoan eragina izango du.

Oinezkoak

16:45 - 19:00:

  • Oinezkoak ezin izango dira Toribio Alzaga–Zorroaga pasealekua–Aita Donostia–Anoeta pasealekuaren arteko perimetroan ibili.
  • Rafael Ruiz Balerdi haur-parkea ezin izango da erabili.
  • Anoetarako sarrera Errondo pasealekutik bakarrik egingo da (Atano III.a)

Beste zerbitzuak

  • Donostia Kirola: instalazioek ohiko ordutegia eta programazioa mantenduko dute, baina kirol-guneetara oinez eta Errondo pasealekuko sarbidetik (Atano III) baino ezin izango da sartu.
    • 14:00etatik aurrera: ezin izango da ibilgailuz sartu.
    • 16:45etik aurrera: oinezkoentzako sarbidea Atano III.a pilotalekutik gertu dagoen sarreratik soilik egin ahal izango da. Xanti Tabernatik gertu dagoen sarbidea itxita egongo da oinezkoentzat ere.
  • Ernest Lluch Kultur Etxea: 16:00etan itxiko da eta ez da arratsaldez irekiko.
  • Haurtxokoa eta Gaztelekua: itxita egongo dira.

TAOa Amara Berrin

Amara Berrin TAOaren 5-1 sektorearen egoiliar txartela duten auzotarrek euren ibilgailuak aparkatu ahal izango dute 1-2 Erdialdea, 1-5 Morlans, 5-2 Loiolako erriberak eta 5-3 Loiola sektoreetan, azaroaren 4tik 6ra, biak barne, sektore bakoitzeko TAOaren egoiliar txartela duten baldintza berberetan.

Anoetako estadioan ekitaldia dagoenean ezartzen diren neurriak, hemen

Beste hainbat neurri

Gainera, gogorarazi dute kirolaren bortizkeriaren, arrazakeriaren, xenofobiaren eta tolerantzia ezaren aurkako Legeak kirol-instalazioetan edo inguruetan bengalak eramatea zein erabiltzea debekatzen duela, eta bide publikoan erabiltzeak ere zigorra ekar lezake, Hiri Segurtasuna Babesteko Legearen arabera.

Garraio publikoa

Eragina garraio publikoan:

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X