AGINTALDI ERDIKO HAUTESKUNDEAK

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Demokratek aise lortu dute Kongresuaren kontrola

Trumpi geratzen zaizkion bi urteetan, demokratek gehiengoa izango dute Senatuan eta Behe Ganberan. AEBko presidenteak Greg Abbot Texasko gobernadoreari egotzi dio porrota.

Inkestek Ordezkarien Ganberan demokratek irabazi behar zutela aurreikusten zuten, eta borrokak estuagoa behar zuen Senatuan, baina Etxe Zuriko maizterrari eta bere alderdiari ezarritako zigorra uste baino handiagoa izan da, eta hauteskunde gaueko zalantza nagusiak argitu dira.

Demokratek Behe Ganbera berreskuratu dute, 244 eserlekurekin, hemizikloa kontrolatzeko beharrezkoak diren 218 eserlekuen oso gainetik.

Errepublikanoek gotorlekuetan (Floridan, berbarako) sufritu baina eutsi egin dioten arren, oposizioak helburu zailena ere lortu du: Senatuko aritmetika iraultzea, eta garaipen historiko bezain sinbolikoak erdietsi ditu Texasen, Kansasen, Ipar Carolinan, Hego Carolinan, Iowan eta Ohion.

Errepublikanoen gotorlekuak erori egin dira

Texasen, James Talarico hezitzaile eta artzain presbiterianoa aukeratu dute Senaturako, lehenengo demokrata 38 urtean. Telaricok Ken Paxton estatuko fiskal nagusia eta Trumpen apustu pertsonala garaitu du.

Greg Abbott gobernadore errepublikanoak ere (laugarren agintaldia jarraian lortu nahi zuen) porrot egin du eta Gina Hinojosa demokrata gailendu zaio. Gina Hinojosa kargua hartu duen lehen latinoamerikarra izango da, eta amaiera eman dio hiru hamarkadatik gorako nagusitasun kontserbadoreari.

Texasko emaitzetan oinarrituta, baliteke latinoamerikarren botoan erabateko aldaketa egotea. 2024an Trumpen garaipenari lagundu zion, babes historikoa emanda gainera, eta orain bizkarra eman dio.

Abdul El Sayed demokratak irabazi ditu Senaturako hauteskundeak Michiganen, eta Mike Rogers errepublikanoari gailendu zaio, lehen proiekzioen arabera. 42 urterekin, AEBko historiako lehen senatari musulmana izango da. 

Bernie Sandersen profil aurrerakoietik hurbil, El Sayedek osasun publiko unibertsala, langileen eskubideak eta enpresen dohaintzak debekatzea defendatu du kanpainan zehar. 

Kansasen, beste gotorleku errepublikano batean, Adam Hamiltonek ia mende bateko bolada eten du.

WASHINGTON, DC (USA), 04/11/2026.- US Democratic House Minority Leader Hakeem Jeffries (C) celebrates with Minority Whip Katherine Clark (L) and Chair of the Democratic Congressional Campaign Committee (DCCC) Suzan DelBene (R) after Democrats took control of the House of Representatives in the midterm election; at a Democratic Congressional Campaign Committee (DCCC) watch party in Washington, DC, USA, 03 November 2026. The 2026 midterm elections will determine congressional control and shape the final two years of President Donald Trump's term. Democratic House Minority Leader Hakeem Jeffries stands to be the next Speaker of the House should Democrats win the House of Representatives. (Elecciones) EFE/EPA/JIM LO SCALZO

Blokeoa, Trumpen legegintza-agendari

Ordezkarien Ganberako gehiengo berriak oposizioari aukera emango dio Trumpen legegintzako agenda blokeatzeko, ikerketak abiatzeko eta presidentearen edo kabineteko kideen aurkako epaiketa politikoak bultzatzeko. Hala ere, kargugabetze prozesua egiteko Senatuan bi hereneko gehiengoa beharko luke.

Goi Ganberaren kontrolak, gainera, atzerri politikako erabakiak baldintzatzeko eta Auzitegi Gorenerako hautagaien onespena blokeatzeko boterea emango die demokratei.

Horrela, Trumpek Kongresua aurka duela jardungo du geratzen zaizkion bi urteetan.

Trumpek dio ez dela bere errua

Hauteskunde gauean, agintaria porrotetik aldentzen saiatu da, Truth Social bere plataforman mezu bat bidalita. Mezuan, errepublikanoen buruak adierazi du bera ez zela boto paperetan agertzen, eta Greg Abbott Texaseko gobernadoreari egotzi dio porrota, harengandik urruntzeagatik.

"Ez nintzen hauteskundeetara aurkeztu eta, aurkeztu izan banintz, gehiengo handi batekin irabaziko genukeen!", idatzi du.

Hala ere, Trump erabat murgildu da kanpaina osoan zehar, ia egunero egin ditu mitinak, eta hauteskundeak bere figurari buruzko erreferendum bihurtzen lagundu du. Haren populartasun maila baxuak kalte egin die errepublikanoei, inflazioaren, Irango gerraren, muga-zergen eta migrazio-politiken eraginez.

The New York Times egunkariari egindako adierazpenetan, presidenteak tonu lasaiagoa hartu du: emaitzek demokraten garaipena iragartzen zutela onartu du, eta Kongresuko gehiengo berriarekin "lan egiteko" prest agertu da.

Gogora ekarri beharra dago agintariak 2020ko presidentetzarako hauteskundeetan Joe Bidenen aurkako porrota ez zuela onartu.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X