Lan egutegia 2025
2025/04/08 - 13:49
2026ko lan-egutegiak 12 jaiegun, lau zubi eta hiru asteburu luze izango ditu
Aurtengoarekin alderatuta, martxoaren 19a eta uztailaren 25a jaiegunak izango dira, eta Aste Santua garaiz helduko da datorren urtean, apirilaren 2tik 6ra izango baita.
2025/01/27 - 22:15
Ekonomia eta Lan Ministerioek lanaldiaren murrizketa presazko bidetik izapidetzea hitzartu dute
Lan Ministerioak adierazi duenez, Ekonomia Ministerioak onartu egin du azkenean Yolanda Diazek eta CCOO eta UGT sindikatuek adostutako testua, aldaketarik gabe.
2023/05/30 - 14:47
2024ko lan-egutegia Euskadin: jaiegunak eta zubiak
Eusko Jaurlaritzak 2024rako lan-egutegia onartu du, 12 jaiegun zehaztuta. Egun horiei udalek eta aldundiek dekretatu beharreko beste bi jaiegun gehitu behar zaizkie.

2023/04/11 - 11:56
Ugarte (SEA): "Gure enpresa egituragatik, ez dut aukerarik ikusten lau eguneko lan astea ezartzeko"
Arabako patronaleko zuzendari nagusiaren ustez, ekimena Araban "txertatzea zaila da" industriak lurraldean duen pisuagatik. "Merkatuak ez liguke utziko", arrazoitu du. Egungo egoera ekonomikoa hizpide hartuta nabarmendu duenez, "jarduna egon badago, baina arazoa dugu ustiapen gastuekin".

2023/03/31 - 22:19
Eusko Jaurlaritzako Lan Zuzendaritzak baztertu du datorren urtean azaroak 5 jaieguna izatea
Eusko Jaurlaritzako Lan Zuzendaritzak uste du Emakunderen proposamena aintzat hartzeak administrazio-prozedura bat hastea ekarriko lukeela, eta horretarako ez dagoela denborarik.

2023/03/31 - 15:07
Miren Elgarresta: ''Sinbologia handia duelako aukeratu dugu azaroaren 5a''
Lan egutegian jai-egun gisa sartzeko 14 data aztertu ditu Emakunderen Aholku batzordearen Plenarioak. Elgarresta zuzendariaren hitzetan, "azterketa kualitatibo eta kuantitatiboek argi eta garbi" diote azaroaren 5a dela egokiena.

2023/03/20 - 19:29
Emakumeek M8a eta A25a jaiegun izendatzea alboratu dute, eta azaroaren 5aren alde egin dute
Emakundek eta emakumeen elkarteek jaiegun izan litezkeen daten zerrenda osatu dute. 1933eko azaroaren 5ean lehenengo aldiz bozkatu zuten emakumeek Euskadin.

2023/03/06 - 14:10
Urkullu, 4 eguneko lan-asteaz: "Ez da gai erraza, enpresen eta langileen borondatea errespetatu behar da"
Lehendakariak adierazi du enpresaburuen eta langileen arteko akordio batean oinarritu behar dela, eta gaineratu du beste herrialde batzuetako esperientzia kontuan hartuko dutela.

2023/03/06 - 14:06
Iñigo Urkullu, 4 eguneko lan asteaz: ''Ez da gai erraza, kudeatzeko gai delikatua da''
Iñigo Urkullu lehenedakariaren arabera, "entsegu hau enpresaburuen eta langileen arteko akordio batean oinarritu behar da, borondatezko ekimen bat bezala hartuz".

2023/03/04 - 15:39
Alderdi politikoek begi onez ikusten dute lau eguneko lanaldiaren proposamena
Dena dela, ez dute argi ikusten epe laburrera aldaketa hau egingarria izango denik, Radio Euskadiko eztabaida politikoan adierazi dutenez.

2023/03/03 - 15:33
Eusko Jaurlaritzak enpresekin entsegua egitea proposatu du, 4 eguneko lan-astea ezartzeko
Idoia Mendiak iragarri duenez, Elkarrizketa Sozialerako Mahaiari lantalde bat sortzea proposatuko dio, astean lau lanegun soldata murriztu gabe eta ordu gehikuntzarik gabe abian jartzea ebaluatzeko.
2023/02/22 - 11:10
2024ko martxoaren 8a jaieguna izatea proposatuko duela iragarri du Mendiak
Jaurlaritzako Enplegu eta Lan sailburuaren iritziz, berdintasunaren auzian sentsibilizatzeko lagungarri izango litzateke egun hori jaiegun izatea. Hala, proposamena kontsulten ohiko prozeduran sartuko da.
2022/12/04 - 11:53
Konstituzio Zubiaren hasierak euririk gabeko giro hodeitsua dakarkigu
Tenperaturak 10º -ren bueltan ibiliko dira, eta orohar, ez da elurrik ezta euririk espero. Ostegunean, berriz, aldaketa dator: ezegonkortasuna areagotuko da eta euri kontuekin hasiko gara.
2022/12/02 - 15:45
Hotelek eta landetxeek ez dute % 60 baino gehiagoko okupaziorik aurreikusten egun hauetarako
Bi zubi aste berean egotea kaltegarria izan da hostalarientzat. Bisitariak banatu egin dira eta bataz besteko okupazio maila jeitsiegin da.
2022/12/02 - 08:45
Gasteizko Mercedesen ekoizpena etenda egongo da gaur eta bihar, Bizkaiko metalgintzako grebaren ondorioz
Lanuzteak tarteko, ez dira heldu automobilgintza enpresak behar zituen piezak, eta ondorioz, muntaketa gordina, muntaketa eta pintura arloetan geldituta egongo da produkzioa.
2022/09/06 - 11:16
Jaieguna da Euskadin Elkanoren mundu biraren 500. urteurrenaren omenez
Jarraitu zuzenean, eitb.eus-en, Elkanoren lehorreratzearen antzezpena, Getariatik.
2022/09/05 - 16:28
Asteartea jai eguna izanik, askok zubia hartu dute udari azken zukua ateratzeko
Lan aste arraroa da honako hau. Bihar jai, ostiralean ere bai, eta tartean luzeagoa edo laburragoa zubiak ere bai, eta jakina, eguraldia lagun jendea hori aprobetxatzen ari da.