Nafarroa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Nafarroako Gobernuak 2021erako lan-egutegia onartu du

Guztira, lan-ondorioetarako baliogabetzat hartuko diren 14 jaiegun onartu dira, eta horietatik bi herriko jaiegunak izango dira. Abenduaren 3an Nafarroaren Eguna ospatuko da.
Iruña (Nafarroa).
Iruña (Nafarroa). Argazkia: EFE

Nafarroako Gobernuak datorren urteko lan-egutegian jasotzen diren jaiegunak jakinarazi ditu. Guztira, lan-ondorioetarako baliogabetzat hartuko diren 14 jaiegun onartu dira, eta horietatik bi herriko jaiegunak izango dira, Nafarroako Aldizkari Ofizialak jaso duenez. Testuinguru horretan, horietako jaiegun bat abenduaren 3a izango da, Nafarroaren Eguna, Foru Gobernuak erkidego osorako egun baliogabe gisa finkatu duena.

2021erako ondorengo jaiegunak ezarri dituzte Nafarroan:

Urtarrilak 1: Urte Berri Eguna.

Urtarrilak 6: Errege Eguna.

Martxoak 19: San Jose.

Apirilak 1: Ostegun Santua.

Apirilak 2: Ostiral Santua.

Apirilak 5: Pazko Astelehena.

Maiatzak 1: Lanaren jaieguna.

Urriak 12: Espainiako jai nazionala.

Azaroak 1: Domu Santu Eguna.

Abenduak 3: San Frantzisko Xabier Eguna.

Abenduak 6: Konstituzio Eguna.

Abenduak 8: Sortzez Garbiaren Eguna.

Abenduak 25: Egunerri Eguna.

Egun horiez gain, udalerri bakoitzak tokiko beste jaiegun bat ezarri ahalko du, herriko jaien arabera. Udalek, haien proposamena egin beharko diote Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuari, azaroaren 15a baino lehen, eguna eta arrazoia adieraziz.

Udalean kontzejuak badaude, horien jaiak ere adierazi beharko dira. Proposatutako data igandea edo jaieguna bada, hurrengo lanegunera aldatuko da automatikoki, Nafarroako Gobernuak azaldu duenez.

Zure interesekoa izan daiteke

teknikariak protesta gasteiz
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin

Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X