Iruñea
Etxebizitzaren aldeko greba orokorra "arrakastatsua" izan dela adierazi dute sindikatuek
Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan manifestazio jendetsuak izan ziren, bai goizeko deialdian baita arratsaldekoan ere. Martxa horietako batzuetan hainbat istilu izan ziren Poliziarekin, eta 17 pertsona atxilotu zituen.
Manifestazio jendetsuak euskal hiriburuetan
Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan eta hainbat udalerritan manifestazio jendetsuak egin dituzte eguerdian, eta kaleak hartuko dituzte berriro ere arratsaldeko seietan.
Gutxienez 13 pertsona atxilotu eta 155 identifikatu ditu Poliziak Hego Euskal Herrian, grebaren testuinguruan
Atxiloketak Agurainen, Zamudion, Donostian, Gasteizen eta Portugaleten egin ditu Ertzaintzak. Iruñean, bestalde, banketxe baten espekulazioa salatzen ari zen grebalari bat atxilotu du Polizia Nazionalak.
Aranzadiko migratzaileentzako konponbide bat eskatzeko kanpaldia hasi dute Iruñean
Udaltzaingoak kaleratu zituenean "jauzi kualitatiboa" eman zela kritikatzen dute elkarteek, lagundu beharrean, ondasunak kendu zizkietelako. Esku-hartze "soziala" eskatzen dute, eta ez "poliziala".
Eraso homofoboagatik Iruñean atxilotutako bi pertsonak aske utzi dituzte, biktimei hurbiltzeko debekuarekin
Bi gazte atxilotu dituzte, erasoa eta gorroto-delitua egotzita, azaroaren 6an, ostiral goizaldean, Nafarroako hiriburuan beste bi gaztek jasandako eraso homofoboan parte hartu zutelakoan.
Bi gaztek eraso homofoboa sufritu dute Iruñean
Nafarroako Gobernuak eta Udalak "erabat" gaitzetsi dute erasoa, eta LGTBIfobiaren aurkako konpromisoa berretsi dute. Nafarroako hedabideen arabera, gizon bat atxilotu dute lesio eta gorroto delituak leporatuta.
Etxebizitza erosteagatik gazteentzako % 15eko kenkaria indarrean jarri du berriro Nafarroak
Exekutiboko kideek (PSN, Geroa Bai eta Zurekin Nafarroa) eta EH Bilduk adostu dute neurria. Zehazki, PFEZaren tarifa % 5eraino deflaktatzea aurreikusten du 51.266 eurotik beherako errenten kasuan, eta % 4raino hortik gorakoetan.
Gazteen artean indarkeriazko erradikalizazio modu berrien arriskuaz ohartarazi du Covitek
Consuelo Ordoñez Terrorismoaren Biktimen Kolektiboko (Covite) presidenteak ostegun honetan Iruñean ohartarazi duenez, ETAren terrorismoa eta haren krimenak justifikatu zituzten diskurtsoak erabat deslegitimatzen ez badira, euskal gazteriaren zati bat erradikalizazio bortitz modu berriek erakar dezakete.
Zazpi urteko kartzela-zigorra ezarri diote gizon bati, lo zegoen 14 urteko adingabe bat bortxatzeagatik
Erasotzailea alkohola edanda eta drogak hartuta egotea aringarri gisa hartu du Nafarroako Auzitegiak, eta ebatzi du ezin izan dela frogatu erasotzaileak biktimak 14 urte zituela zekiela (horrek zigorra handitzea ekarriko lioke).
Hemeretzi urteko kartzela zigorra ezarri diote gizon bati, Iruñean, emaztea bortxatzeagatik, tratu txarrak emateagatik eta jazartzeagatik
24 urteko gizonak emakumearen gaineko erabateko kontrola ezartzen zuen, eta ez zion irteten uzten berarekin ez bazen. Giltzapetu ere egiten zuen sexu-harremanik izan nahi ez bazuen.
Asteburuan, parrandan zeuden ehun bat ikasle etxe batetik atera zituzten Iruñean
Joan den asteburuan Poliziak egindako operazioetako bat da. Gainera, 30 pertsona baino gehiago atera zituen beste eraikin batetik, Iturrama inguruan, han beste festa bat zegoen eta.
Asiron: "Erantzukizun bat partekatzen dugu, gobernatzeko beste modu bat posible dela erakustea"
Europa osoko ehun ordezkarik baino gehiagok parte hartu dute EH Bilduk Iruñean antolatu duen topaketa batean, ultraeskuinak aurrera egiteak dakarren arazo globalari erantzuteko eta gobernatzeko beste modu bat dagoela erakusteko.
Iruñeko Aranzadi parketik etxegabeak kanporatu dituztela salatu dute hainbat eragile sozialek
Iruñerrian etxegabeak laguntzen aritzen diren elkarteek gogor gaitzetsi dute Iruñeko Udalak Aranzadi parkean dauden pertsonak bertatik ateratzea eta haien ondasunak kendu izana. Era berean, salatu dute Udalak gauza bera egin nahi duela bertan geratzen direnekin.
Volkswagenek soldatak 2030era arte izozteko asmoa du
Neurria fabrika guztietan ezarri nahi du enpresak, eta langileen diru-sarreretan % 10eko eragina izango luke. Taldeak 5.000 langile ditu Iruñean.
Manifestazioa Iruñean, Testa Residencialek kaltetutako 507 familientzako konponbidea eskatzeko
Kontratuak amaitzen direnean euren etxeetan jarraituko dutela iragarri dute kaltetuek, eta etxeak "desjabetzeko" eskatu diote Nafarroako Foru Gobernuari. Gauza bera eskatu du LAB sindikatuak ere.
Maria Caballero izango da UPNren Iruñeko alkategaia
Caballero alderdi erregionalistaren senatari eta Iruñeko zinegotzia da gaur egun. 2023ko udal hauteskundeetan, hirugarren joan zen Cristina Ibarrola buru zuen zerrendan.
Asironek arbuiatu egin ditu Iruñeko istiluak, eta "probokazioei eta faxismoari" egotzi dizkie
Iruñeko alkatearen iritziz, Vito Quiles ultraeskuineko asaldatzaileak ez zuen bere ekitaldia egiteko tokia ausaz aukeratu: "Iruñea aukeratu zuen oso antifaxista delako".
Zauritu bat, hiru atxilotu, karga polizialak eta istiluak, Vito Quiles ultraeskuineko asaldatzailearen ekitaldiaren harira, Iruñean
Polizia Nazionalak eta Foruzaingoak ekitaldia egin den Yamaguchi plaza blindatu dute, baina tentsio uneak bizi izan dira ultraeskuineko asaldatzailearen aldekoen eta ekitaldia gaitzesteko mobilizatu den pertsona talde baten artean. Poliziek egindako kargek zauriak eragin dizkiote gizon bti buruan.
Vito Quilesek Iruñean ekingo dio birari gaur, protesten, Udalaren kritiken eta kokapen aldaketen artean
Ultrak "Tour combativos II" bira hasiko du gaur Iruñean, eta asmoa da urriaren 26an Bilbon izatea. Bisitak udalaren kritikak eta protestak eragin ditu. 2025eko urrian, Nafarroako hiriburuan hark antolatutako ekitaldi bat bertan behera geratu zen eta istiluak sortu ziren.
Gizon bat espetxeratuko dute Iruñean, bikotekide ohiari sexu-erasoa eta mehatxuak egitea egotzita
Gertakariak urriaren 13an izan ziren, asteartean, 11:20 aldera. Ikertua bikotekide ohiaren etxera joan zen, nahiz eta emakumeak esana zion ez zuela nahi gizona harenera joaterik.