ETXEBIZITZARAKO ESKUBIDEA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Manifestazioa Iruñean, Testa Residencialek kaltetutako 507 familientzako konponbidea eskatzeko

Kontratuak amaitzen direnean euren etxeetan jarraituko dutela iragarri dute kaltetuek, eta etxeak "desjabetzeko" eskatu diote Nafarroako Foru Gobernuari. Gauza bera eskatu du LAB sindikatuak ere.

GRAFCAV825. PAMPLONA, 17/10/2026.- Las 507 familias afectadas por la finalización de sus contratos de alquiler con Testa Residencial han anunciado este sábado que permanecerán en sus viviendas cuando estos venzan, durante una manifestación que ha reunido a cientos de personas en Pamplona para exigir al Gobierno de Navarra la expropiación de los inmuebles y garantizar así su continuidad en ellos. Los participantes en la movilización convocada por LAB han reclamado medidas contra la especulación inmobiliaria y el acceso a una vivienda digna. Las familias afectadas residen en 507 viviendas situadas en los barrios de Etxabakoitz, Buztintxuri, Artika, San Jorge y Rochapea, que perdieron su calificación de vivienda de protección oficial (VPO) a principios de esta década.EFE/ Jesús Diges

Iruñeko manifestazioaren pankarta. Argazkia: EFE

2.000 pertsona inguruk -Espainiako Gobernuaren Ordezkaritzaren arabera-, manifestazioa egin dute larunbat honetan Iruñean, Testa Residencial enpresaren jabetzako etxebizitzetan bizi diren 507 familiei irtenbidea eskatzeko. Etxebizitza horiek Etxabakoitz, Buztintxuri, Artica, San Jorge eta Arrotxapea auzoetan daude, eta hamarkada honen hasieran Babes Ofizialeko Etxebizitzaren (BOE) kalifikazioa galdu zuten.

Kaltetutako familiek eta LAB sindikatuak deitutako mobilizazioa 17:30ean abiatu da Baluarte plazatik, aurretik batukada bat eta "Etxebizitzaren negozioaren aurka. Etxebizitza eskubidea da", leloarekin. 

Iruñeko kaleak zeharkatu ondoren, Gazteluko Plazan amaitu da protesta. Bertan, alokairuen amaierak kaltetutako familien ordezkariek hartu dute hitza: "Ez gaituzte botako. Antolatuta gaude. Azkeneraino borrokatuko dugu", nabarmendu dute.

Azaldu dutenez, "Testa Residencial Blackstone inbertsio-funtsaren filialak" maizterrak euren etxeetatik alde egitea nahi du, etxebizitzak saldu ahal izateko. "Pertsona horietako askok 25 urte baino gehiago daramatzate bertan bizitzen, eta 150.000 euro baino gehiago ordaindu dituzte alokairuan ". Gainera, gogorarazi dutenez, "etxebizitzak finantzaketa publikoarekin eraiki ziren, nahiz eta haien jabetza esku pribatuetan egon".

Egoera horren aurrean, Nafarroako Gobernuari eskatu diote "etxegabetze-mehatxuak gelditzeko, etxebizitzen titulartasuna eta kudeaketa publikoa bere gain hartzeko desjabetzearen bidez, eta alokairu kontratu mugagabeak eta prezioen jaitsiera bermatzeko".

Ekitaldian, Ezkabako bizilagunen ordezkari batek ere parte hartu du, eta familia kaltetuei babesa adierazi die, eta PPk ekainean onartutako Etxebizitzaren Foru Legearen aldaketaren aurka Auzitegi Konstituzionalean aurkeztutako helegitea kritikatu du. Lege aldaketak, hain zuzen ere, "alokairurako BOEak merkatu librera pasatzea eragozten" zuela gogoratu du, eta helegitea jartzeak "Testako maizterrekin gertatzen ari dena gertatzeko atea irekitzen" duela ohartarazi du

Igor Arroyo LAB sindikatuko koordinatzaile nagusiak salatu du, "gobernuek hainbat hamarkadatan ezarritako etxebizitza-politikek" eragin dutela egoera hau, eta "eskuinak eta eskuin muturrak higiezinen patronalaren eta funts putreen interesak defendatzen" dituztela.  "Babes ofizialekoak izan diren etxebizitzak, nafarrek eta nafarrek ordaindutakoak, nafarrenak" direla aldarrikatu du eta "Etxebizitza horiek guztiak Nafarroako Gobernuak desjabetzea" eskatu du, "espekulazioari ateak ixteko ".

Halaber, azaroaren 11ko greba orokorrean parte hartzera deitu du, "guztiok etxebizitzarekin jasaten dugun espekulazioarekin amaitzeko".

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X