Etxebizitza
Puerta del Soleko batzorde gehienak plazatik ateratzen hasi dira mugimendua "auzoetara" eramateko
Kanpaldiko ordezkariek jakitera eman dutenez, azaroaren 11rako deitutako etxebizitzarako eskubidearen aldeko greba orokorra prestatzea eta babestea izango da hurrengo lana.
Emakume bat etxegabetu dute Arrigorriagan, adingabeko alabarekin batera, bertan bizitzen 21 urte eman ostean
Bizitoki horren alternatiba gisa, Arrigorriagako Udalak hoteleko logela bat eskaini dio, bi hilabetez. Emakume horren senar ohiaren izenean dago etxebizitza hori.
Arrigorriagako Udalak ziurtatu du etxegabetu nahi duten familia ez dela "babesik gabe" geratuko
Udalak ohar batean jakinarazi du laguntza soziala ematen jarraituko diola eta lanean jarraituko duela kaltetutako familiari "aukera bat" emateko, kalean gera ez dadin, "bere aukeren eta eskura dituen baliabideen baitan".
Jaurlaritzak Alokaplus jarri du martxan, alokairuko ez-ordaintzeak estaltzeko aseguru publikoa
Alokairu-eskari handiena dagoen eremuetan hutsik dauden 25.000 etxebizitza inguru merkatura ateratzea sustatu nahi du Jaurlaritzak. Aseguruak, oro har, ordaindu gabeko 14 hilabeteko alokairua estaliko du, eta 20 hilabetera arte luzatu ahal izango da kasu jakin batzuetan.
Eusko Jaurlaritzak Benta Berriko maizterren egoera aztertuko du etxebizitzak eman aurretik
Bi urteko prozesua abiatuko du egoiliarrek etxebizitzetan jarraitzea legezkoa ote duten ikusteko, etxebizitzei ematen zaien erabilera eta maizterren egoera ekonomikoa aztertuta.
Abendaño Ikastolan kontzentrazioa egin dute, etxegabetutako familientzako konponbide bat eskatzeko
Gasteizko Abendaño Ikastolarekin lotura duten bi familien etxegabetzeen aurrean, familien elkarteak etxebizitza-aukera duin bat eskatu eta Poliziaren esku-hartzea deitoratu du. Halaber, erakundeei eskatu die berrikus ditzatela etxebizitza-politikak, gizarte-zerbitzuen politikak eta haurren babeserakoak.
Alokairu berrien prezioa % 2,1 jaitsi da Euskadin, eta % 7,8 Donostian
Kontratu berrien hileko batez besteko errenta 867,4 eurokoa da, bi hiruhilekoz jarraian behera egin ondoren. Bilbon, aldiz, goranzko joerari eutsi diote prezioek, eta % 7,1 igo dira urtebetean.
Etxebizitzen salerosketa kopurua % 4,8 igo zen EAEn eta % 5,3 jaitsi Nafarroan, abuztuan
EAEn, azken hiru hilabeteetako beheranzko joera irauli egin da. Foru Erkidegoan, aldiz, kontrakoa jazo da: bi hilabetez jarraian gora egin du kopuruak; abuztuan, berriz, behera.
Gelditutzat eman dute Bilboko Santutxu auzoan egitekoa zen etxegabetzea
AZET etxebizitza sindikatuak jakinarazi duenaren arabera, azkenean, epaitegiko ordezkaririk ez da agertu eta gelditutzat eman dute etxegabetzea. Lau emakume (ama-alabak eta bilobak) bizi diren etxetik kanporatu behar zituztelako bertan elkartzeko dei egin du sindikatuak.
Ainara Moreno donostiarrak bi urte baino gehiago daramatza bere etxera itzuli ezinik
Bi urte baino gehiago daramatza bere etxean bizi ezinik, etxegabetzea judizialki geldituta geratu ondoren, alokairuan egondako familiaren kalteberatasun-egoera dela eta. Orain, Udalaren esku-hartzearen ondoren, bizitoki-alternatiba bat aurkitu diete, ete jabeak bere etxera itzultzeko itxaropena du.
Puerta del Soleko kanpaldia altxatzeko prestatzen hasi dira Madrilen
Mobilizazio jendetsuak egin dituzte Italian, Portugalen eta Albanian bizitza garestitzearen eta etxebizitza krisiaren aurka
Oro har, manifestazio baketsuak izan dira Italiakoak, Poliziak hertsiki zainduak. Portugalen, Gobernuak etxebizitza krisiari emandako erantzun falta izan dute jomugan manifestariek. Albanian, egunak daramatzate ikasleek protestan, eta gaur ere aurrez aurrekoa izan dute Poliziarekin.
Gasteizen etxegabetutako familiak lehen gaua igaro du aterpetxe batean
Emozionalki gau makala igaro dute, baita baldintzengatik ere, umeentzat prestatuta ez dagoen aterpetxe batean. Udalak behin-behinean utzitako aterpea lo egiteko bakarrik erabil dezakete. Gezurrekin minduta daude, alternatiba duin baten zain.
Familia bat etxetik atera dute Gasteizen, protestak eta Ertzaintzaren kargak izan ostean
Arratsaldean zehar, familiako ordezkariek Udalarekin adostu dute udal aterpetxean igaroko dituela familiak gauak. Goizean, etxegabetzean izandako istiluetan, bi pertsona atxilotu, 58 identifikatu eta dozenaka zauritu zenbatu dituzte, manifestariak eta agenteak batuta.
AZET sindikatuak "erresistentziarako deia" egin du astelehenean Bilbon emakume bat, haren ama eta bi alaba adingabeak etxegabetzearen aurka
AZET Etxebizia Sindikatuak azaldu duenez, Patriciaren senar ohiari etxebizitzaren jabetza esleitzen dion dibortzio-epai baten ondorioa izango da etxegabetzea. Ildo horretatik, gizona "beste bi etxebizitzaren jabea" dela ohartarazi du sindikatuak.
Etxebizitzaren arazoa berriro ere eztabaidaren muina, Eusko Legebiltzarreko kontrol saioan
Jaurlaritzak txalotu egin du EAJk eta PSE-EEk adostutako akordio fiskala, alokairurako pizgarriak eta jabe handientzako zergak aurreikusten dituena. Oposizioak, berriz, "ekintzarik eza" egotzi dio Gasteizko exekutiboari.
Itxasok "oso positibotzat" jo du etxebizitzaren erabilera soziala sustatzeko EAJk eta PSE-EEk lotutako akordio fiskala
Denis Itxaso Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza sailburuak akordioa goraipatu du, eta foru-aldundiek hori lortzeko izan duten papera aitortu du. Akordioak aurreikusten duenez, zergak jaitsiko zaizkie gazteei etxe bat alokatzen dieten jabeei edo etxea erosten duten gazteei, eta igo egingo zaizkie hirugarren etxebizitzatik aurrera erosten dutenei.
Albiste izango da: kontrol saioa Legebiltzarrean, etxegabetzea Gasteizen eta langabeziaren datuak
Dozenaka pertsonak kanpaldia egin dute Gasteizen ostiralerako programatutako etxegabetze bati aurre egiteko
Dozenaka pertsonak kanpin-dendak jarri dituzte Gasteizko Oto hiribidean, ostiral goizean etxegabetuko duten familia baten atariaren aurrean. Arabako hiriburuko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak deitu du kanpaldia, eta, salatu duenez, zortzi kideko familia horrek, horietako sei adingabeak, ez du inolako bizitegi-alternatibarik.
Etxebizitza arloko neurri fiskalak adostu dituzte EAJk eta PSEk, tartean, alokairurako pizgarriak eta jabe handientzako zergak
Besteak beste, akordioak aurreikusten du zergak jaitsiko zaizkiela gazteei etxe bat alokatzen dieten jabeei edo etxea erosten duten gazteei, eta igo egingo zaizkiela hirugarren etxebizitzatik aurrera erosketa bat egiten duten jabeei.