ETXEBIZITZA, ALDARRI
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Puerta del Soleko kanpaldia altxatzeko prestatzen hasi dira Madrilen

Ofizialki ez da oraindik erabakiaren berri eman, baina badirudi, hustutze prozesua gradualki egin asmo dutela antolatzaileek.
FOTODELDÍA MADRID, 27/09/2026.-Cientos de acampados en la Puerta del Sol convocados por el Sindicato de Inquilinas se preparan este domingo para dormir una segunda noche, y las que hagan falta, en tiendas de campaña, hasta que el Gobierno apruebe el real decreto 'Maricarmen' que debe incluir, entre otras medidas, contratos indefinidos de alquiler.- EFE/ Borja Sánchez-Trillo
Sol plaza, Madrilen. Argazkia: EFE

Madrilen, Puerta del Soleko kanpaldia altxatzeko prestatzen hasi dira bertan daudenak. Zehazteke dago noiz eta nola egingo duten, baina gradualki izango dela diote eta gaia asanbladatan aztertuko dutela. Gaur gauean bertan bat dago deituta, eta badirudi partehartzaile gehienak kanpaldia bertan behera uztearen aldekoak direla.

Lau aste daramatzate bertan, Mari Carmen Abascalen etxegabetzeak piztu zuen haserreak bultzatuta, etxebizitzaren krisiari konponbidea emateko neurrien eske.

Gaur hasi dira jada kanping-denda batzuk kentzen, eta pilatuta duten janaria eta arropa nora bideratu aztertzen ere ari dira.

Azken asteotan, Madrilen kalean bizi den jende asko hurbildu da kanpalekura, aterpeaz gain, janaria ere eskura izan dute, eta hemendik aurrera pertsona horiei zer irtenbide eman ere ari dira aztertzen.

Hurrengo egunetan albisteak espero dira, beraz, bertatik. 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X