Madril
Soleko kanpaldiko kideek salatu dute Poliziak "bortizki" hustu duela plaza
Polizia-operazioa "istiluen aurkako unitateek egin dute, Gobernuaren ordezkaritzaren agindupean", etxebizitza eskubidearen aldeko kanpaldiaren antolatzaileek jakinarazi dutenaren arabera.
Puerta del Soleko batzorde gehienak plazatik ateratzen hasi dira mugimendua "auzoetara" eramateko
Kanpaldiko ordezkariek jakitera eman dutenez, azaroaren 11rako deitutako etxebizitzarako eskubidearen aldeko greba orokorra prestatzea eta babestea izango da hurrengo lana.
Blocus mugimenduarekin lotutako hamar bat lagun atxilotu dituzte Valentzian, Bilbon eta Malagan
Denda askok erakusleihoak babestu eta segurtasun neurriak indartu dituzte azken orduotan, atxiloketak ugaritu ondoren. Arpilaketak egiteko deiak zabaltzea leporatu diete gazte horiei, armak erabilita protesta egitera deitu ondoren.
64 lagun falta direla salatu dute Urdako istripuko biktimen senideek
Bulego bereziak jarri dituzte biktimen senideek desagertze-salaketak jartzeko eta DNA laginak biltzeko, identifikazio-lanak arintze aldera.
Gutxienez 68 pertsona hil eta ehundik gora zauritu dira Toledoko tren istripuan
Toledoko Urda herriko geltokiaren parean gertatu da tren istripua 09:00ak aldera. Ezbeharra ikertzeko irekitako auzia bideratzen ari den epaileak debekatu egin du baimenik gabeko pertsonak sartzea istripuaren gunera.
Istiluak izan dira Madrilen, Garraio Ministerioaren aurrean, eskuin muturrak deitutako protesta batean
Polizia Nazionalak piperbeltz gasarekin eta gomazko pilotekin kargatu du Oscar Puente eta Pedro Sanchezen dimisioa eskatzeko bildu diren eskuin muturreko manifestarien aurka.
Horrelakoa izan da bi trenen arteko talka Toledon
Ezbeharra Urda herriko geltokiaren parean jazo da, 09:00ak baino minutu batzuk lehenago. Renferen tren batek geldirik zegoen Iryoren tren bat jo du. Oscar Puente ministroaren ustez, "ulertezina" da Renfeko trenari "normaltasunez aurrera egiteko" agindua eman izana, Iryo trena trenbidean geldirik zegoenean.
Bagoiak trenbidetik kentzeko lanean ari dira garabiak Toledon
Lanean jarraitzen dute Toledoko tren-istripuaren lekuan. Larrialdietako taldeak istripua izan duten bagoietako batzuk garabiekin kentzen hasi dira. Bitartean, bilaketa- eta ikuskapen-lanak egiten ari dira.
Tren istriputik bizirik atera direnak: "Jendea eta eserlekuak hegan atera dira talka bortitzaren ostean"
Toledon istripua izan duten trenen batean zihoazen pertsona asko beren kabuz atera dira bagoietatik, batez ere kolpea intentsitate txikiagokoa izan den kotxeetan. Bizirik atera direnek sentimendu nahasiak dituzte orain: zoria alde izan zuten, batetik, eta gertatutakoa ezin dute ulertu, bestetik.
Abiadura handiko trenbide sarean bederatzi hilabetean Espainian gertatu den bigarren istripua izan da gaurkoa, eta historiako larrienetakoa
Hildakoak eragin zituen aurtengo lehen tren istripua duela bederatzi hilabete jazo zen Adamuzen (Kordoba), urtarrilaren 18an. Malagatik Madrilera zihoan Iryo konpainiako tren bat errailetik atera eta aldameneko trenbidean sartu zen, eta bertatik zihoan Renferen Madril-Huelva lineako tren bat jo zuen. 46 lagun hil ziren orduan.
Puenteren hitzetan, "ulertezina" da kontrolguneak AVE trenaren makinistari aurrera jarraitzeko agindua eman izana
Espainiako Garraio eta Mugikortasun Iraunkorreko ministro Oscar Puentek "ulertezintzat" jo du Adifek Atochan duen kontrolguneak Renfeko AVE trenari aurrera jarraitzeko agindua eman izana, kontuan hartuta sistemak abisu gorria zegoela ohartarazi duela, Iryoren trena trenbidea oztopatzen ari zelako.
Zer dakigu Toledon gertatu den tren istripuari buruz?
Gutxienez 68 pertsona hil eta dozenaka bidaiari larri zauritu dira, Urdan (Toledo) gaur izandako tren istripuan. Ezbeharra abiadura handiko bi trenen artean gertatu da, oraindik ikertzen ari diren arrazoiak tarteko.
Alderdi politikoek bertan behera utzi dituzte beren agendak, Toledon izandako tren istripuaren ondotik
Espainiako Gobernuko presidenteak, oposizioko alderdiek eta eragile sozialek bertan behera utzi dituzte gaurko deituta zituzten ekitaldiak. Voxek, aldiz, bere agendari eutsi dio. Eusko Jaurlaritzari dagokionez, Imanol Pradales lehendakaria penatuta agertu da. Europako agintariek ere doluminak hitzak izan dituzte.
Puerta del Soleko kanpaldia altxatzeko prestatzen hasi dira Madrilen
Pentsiodunek manifestazio jendetsua egin dute Madrilen, eta sistema publikoa aldarrikatu dute
Espainiako Estatuko pentsiodunen mugimenduetako koordinakundeak deituta egin dute protesta. Bertan ohartarazi dutenez, PP eta Vox alderdiek gobernatzen badute, pentsioen sistema publikoa eta hainbat aurrerapen sozial kolokan egon daitezke.
Hilketa matxista gisa baieztatu dute Madrilen emakume bat labankadaz hil izana; beraz, 43 dira 2026an hildakoak
Aurten Espainiako Estatuan gertatutako hilketa matxisten biktimen % 72,1ek ez zuten salaketarik aurretik jarrita. Berdintasun ministroak beste alde batera ez begiratzea eskatu du.
Ayusok, PSOEri eta Mas Madridi: "Milei ez da herriko taberna edo okupa etxe batetik atera, zuen bazkideak bezala"
Greban dauden hezkuntza publikoko irakasleekin bildu beharrean, Isabel Diaz Ayuso Madrilgo presidentea "lunatikoekin" egon izana kritikatu dute PSOEk eta Mas Madridek, Argentinako presidenteari aipamena eginda. "Ordainpeko maitasunaren alderdia" den PSOEren "irakaspenak" ez ditu onartu Ayusok.
Emakume bat hil dute Madrilen labankadaz, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Larrialdi-zerbitzuek bihotz-biriketako geldialdian aurkitu dute biktima, arma zuriz egindako zauriak zituela.
Ayuso parte hartzen ari zen ekitaldi bateko sarrera blokeatu duten irakasleen aurka oldartu da Polizia
Ehunka irakaslek elkarretaratzea egin dute Madrilen, greba mugagabearen laugarren egunean, Merkataritza Ganberaren aurrean. Isabel Diaz Ayuso Erkidegoko presidentea handik noiz aterako zain zeudela, Poliziak manifestarien kontra egin du.
Ayusok Sol plazako metroko sarrera itxi du
Ayusok Madrilgo Sol metro-geltokia itxi du "osasun-baldintza txarrak" argudiatuta. RENFEk, ordea, normaltasunez dihardu lanean. Kanpaldian daudenek zorua garbituz erantzun diote Madrilgo presidenteari.