TREN ISTRIPUA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Alderdi politikoek bertan behera utzi dituzte beren agendak, Toledon izandako tren istripuaren ondotik

Espainiako Gobernuko presidenteak, oposizioko alderdiek eta eragile sozialek bertan behera utzi dituzte gaurko deituta zituzten ekitaldiak. Voxek, aldiz, bere agendari eutsi dio. Eusko Jaurlaritzari dagokionez, Imanol Pradales lehendakaria penatuta agertu da. Europako agintariek ere doluminak hitzak izan dituzte.

Viajeros en la estación de Santa Justa tras el accidente ferroviario ocurrido en Urda (Toledo) que ha obligado a interrumpir la circulación de la línea de alta velocidad Madrid-Andalucía. A 28 de octubre de 2026 en Sevilla (Andalucía España). Los primeros indicios del accidente ferroviario entre Mora y Urda (Toledo) ocurrido poco antes de las 9,00 horas de este miércoles apuntan a que un AVE de Renfe podría haber alcanzado a un tren Iryo por detrás, lo que ha causado el descarrilamiento de dos vagones del tren Iryo.



Francisco J. Olmo / Europa Press

28/10/2026

Hainbat pertsona hil dira Urdan (Toledo), bi trenek izandako talkan. Renfeko tren baten eta Iryio konpainiako beste baten artean izan da ezbeharra, 09:00ak aldera. Talkaren ondorioz bi bagoi lubeta batetik behera erori dira.

X sare sozialean, atsekabetuta agertu da Espainiako presidente Pedro Sanchez.

Bai Sanchezek eta baita Espainiako Gobernko ministroek ere bertan behera utzi dituzte beren agendak, istripua dela eta. Oposizioko alderdiek ere horixe bera egin dute, Voxek salbu. Eragile sozialek ere gaurko ekitaldiak bertan behera utzi dituzte.

Sanchezek esan du gertutik jarraitu nahi duela istripuaren bilakaera, eta, beraz, ez dela Osasun Ministerioak gaurko deituta zuen ekitaldiaren itxieran egongo.

PPk, bestalde, bertan behera utzi ditu hauteskunde kanpainarako deituta zituen ekitaldiak, tren istripuaren ostean. "Bertan behera geratu da alderdiaren kanpainako agenda osoa, Toledoko tren istripu lazgarriaren ondorioz; informazio gehiago jasotzeko zain gaude", jakinarazi du PPk.

Alberto Nuñez Feijoo PPren buru eta Gobernuko presidentegaiak adierazi du "oso kezkatuta" dagoela gertatutakoagatik. "Oso arduratuta gaude tren istripuarekin", esan du Feijook X sare sozialean. 

Andaluziako presidente Juanma Moreno ere erabat "kezkatuta" azaldu da, "Madril eta Andaluzia arteko linean izandako tren istripuagatik", "beste amesgaizto bat" gertatu delako, joan zen urtarrilean Adamuzen (Kordoba) izandako bi trenen arteko ezbeharraren ostean —46 pertsona hil ziren orduan—.

Ada Colau Fronte Zabaleko presidentegaiak, bere aldetik, adierazi du "egonezin handiz" ari dela jarraitzen ezbeharrari buruzko informazioa, eta "elkartasuna" helarazi die kaltetuei.

Sare sozialetan zabaldutako mezu baten bidez, Colauk babesa agertu die "tokian bertan lanean ari diren larrialdi zerbitzuei" ere.

Irene Montero Podemoseko hautagaia kezkatuta agertu da, eta adierazi du orain "lehentasuna" zaurituak eta hildakoen familiak direla.

"Erraz diezaiegun lana larrialdietako zerbitzuei eta adi egon gaitezen informazio ofizialari", idatzi du sare sozialetan.

Eusko Jaurlaritzari dagokionez, Imanol Pradales lehendakaria penatuta agertu da Gaztela-Mantxatik iritsitako berriak direla eta.

"Jaurlaritzaren eta euskal gizartearen izenean, gure elkartasuna, maitasuna eta gertutasuna adierazi nahi diegu biktimen senitartekoei, zauritutakoei eta Gaztela-Mantxako herri guztiari", argitaratu du.

Gainera, Legebiltzarreko gaurko saioan minutu bateko isilunea egin dute Urdako istripuko biktimengatik.

Europar buruzagiek "elkartasuna" agertu dute istripu "larriaren" aurrean

Europar Batasuneko buruzagiek babesa azaldu diete biktima guztiei "Espainian jazotako ezbehar larriagatik", Emmanuel Macronek esan duenez.

Portugalgo lehen ministro Luis Montenegrok ere "atsekabea eta solidaritatea" agertu die biktimen sendiei.

Bitartean, Italiako lehen ministro Giorgia Melonik "babes guztia" azaldu du.

Ildo berean, egun tristea dela azpimarratu dute Belgikako Atzerri ministro Maxime Prevotek eta Hungariako Atzerri ministro Anita Orbanek.

Europako Batzordearen presidente Ursula von der Leyenek ere Gaztela-Mantxako herria izan du gogoan, eta nabarmendu du "Europa ere negarrez" dagoela.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X