GIPUZKOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bi auto eta furgoneta bat kiskali dira Lezoko industrialde batean

Ertzaintzak ikerketa abiatu du Sagasti industrialdean piztutako sutearen arrazoiak argitzeko. 

Bi auto eta furgoneta bat kiskali dira gaur goizaldean Lezoko (Gipuzkoa) Sagasti industrialdean, Ertzaintza jakitera eman duenez. Lehen balantzearen arabera, kalte materialak izan dira, baina ez da inor zauritu. 

Suhiltzaileak bertaratu dira, eta sugarrak itzali dituzte. 

Ertzaintza gertatutakoa ikertzen ari da, eta, oraingoz, ez du hipotesirik aurreratu. 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X