Gutxienez 10 pertsona hil dira tren-istripu batean, Toledon
Toledoko Urda herriko geltokiaren parean gertatu da tren istripua 09:00ak aldera. Dirudienez, Renfeko tren batek geldirik zegoen Iryo trena jo du atzetik, eta, ondorioz, azken horren bi bagoi errailetik atera dira, Garraio Ministerioko iturriek adierazi dutenez.
Istripua gertatu den tokia. Irudia: Google maps
Gutxienez hamar pertsona hil dira Urdan (Toledo), bi trenek talka egin ostean. Renfeko tren baten eta Iryio konpainiako beste baten artean izan da ezbeharra asteazken honetako 09:00ak aldera. Talkaren ondorioz bi bagoi lubeta batetik behera erori dira.
Gertaera 09:00ak inguruan izan da, Mora y Orgaz geltoki zaharraren eta Urda artean, 118. kilometroan. Dirudienez, Renfeko tren batek geldirik zegoen Iryo trena jo du atzetik, eta, ondorioz, azken horretako bi bagoi errailetik atera dira, Garraio Ministerioko iturriek adierazi dutenez.
Bien bitartean, sare sozialen bidez Renfek jakinarazi du Madril, Ciudad Real eta Andaluzia arteko zirkulazioa etenda dagoela une honetan.
Istripua izan den tokian dira Alcazar de San Juan eta Orgaz parkeetako suhiltzaileak, inguruko hainbat herritako Babes Zibileko agenteak, hiru helikoptero eta osasun langileak.
Gainera, Gaztela-Mantxako Erkidegoen Batzordeak Gaztela-Mantxako Larrialdietarako Lurralde Plana aktibatu du.