TRAFIKOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Auto-ilara luzeak BI-30 errepidean, Zamudion, hainbat ibilgailuren arteko istripu baten ondorioz

Hainbat ibilgailuren arteko talka baten ondorioz, errei bat itxi behar izan dute Galdakaoko noranzkoan, eta auto-ilara luzeak sortzen ari dira.

BI-30 errepidean, Txorierri igarobideko 16. kilometroaren parean, Zamudion eta Galdakaoko noranzkoan, izandako istripu baten ondorioz, auto-ilara luzeak sortu dira gaur goizean. Hainbat ibilgailuk egin dute talka. 

Bestalde, AP-8 autobideko zirkulazioa normaldu egin da Zaldibar parean, Bilborako noranzkoan, goizeko lehen orduan izandako istripuaren ostean. Inplikatutako autoko gidaria ospitalera eraman dute, zaurituta. 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X