Trafikoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Auto baten eta kamioi baten arteko istripu batek auto-ilarak sortu ditu N-634an, Zornotzan

Ezbeharra Bilborako noranzkoan gertatu da, baina errepidea itxi egin behar izan dute bi noranzkoetan. Uneotan txandakako zirkulazioa ezarri dute.

Auto batek eta kamioi batek 16:45ean izandako istripu baten ondorioz, N-634 errepidea itxi behar izan dute, 89 kilometroan, Zornotza parean.

Ezbeharra Bilborako noranzkoan gertatu bada ere, errepidea itxi egin dute bi noranzkoetan, eta auto-ilara luzeak sortzen ari dira inguruan.

Ibilgailuen txandakako zirkulazioa ezarri dute trafikoa arintzeko.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X