Bizkaia
Bengoetxea eta Otadui, EAJren hautagaiak Bizkaiko foru hauteskundeetarako
Bizkaiko EAJk lurralde-batzarra egin du asteazken honetan, eta Iñigo Ansola Bizkai Buru Batzarreko presidenteak bi hautagaiek "demokraziaren, askatasunaren, elkarrizketaren, akordioaren eta elkartasunaren balioak" goraipatu ditu.
Piketeek Bilborako San Mamesko sarrera moztu dute
Bilboko sarbideetan errepide moztetak izan dira greba egun honetako lehen orduetan. San Mamesen, adibidez, eserialdia egin dute piketeek.
Vicinayren 60 kaleratzeei izena jarri die enpresak eta langileen batzordeak mobilizazio gehiago iragarri ditu
Gaur hasi dira bi aldeak lan erregulazio espedientea negoziatzen, bakoitzak lehengo lepotik burua. Zuzendaritzak uste du proposatutako bi neurriak (LEEa eta aldi baterako erregulazioa) "beharrezkoak" direla enpresaren bideragarritasuna lortzen saiatzeko. Beharginek bi orduko lanuztea egin dute gaur, eta manifestazioa egingo dute ostiralean.
Bi orduko lanuztea egin dute Sestaoko Vicinay enpresan, zuzendaritzak egin asmo dituen kaleratzeen eta murrizketen aurka
Langileek mobilizazioa egin dute gaur, enpresak iragarritako lan erregulazio espedientearen negoziazioa hastearekin bat. EAEko erakundeek auzian "erantzukizuna" dutela adierazi dute, enpresari diru publikoa eman baitiote.
Iaz baino % 1,7 haur gutxiago jaio dira EAEn bigarren hiruhilekoan
Lurraldeka, jaiotzak Bizkaian jaitsi dira gehien (% 3,9). Gipuzkoan, berriz, gora egin dute, igoera apala izan bada ere (% 0,9). Araba tartean kokatu da, % 0,4ko jaitsierarekin.
Bermeok alokairuak mugatu egingo ditu, Eusko Jaurlaritzak eremu tentsionatu izendatuta
Igandeetan, munduko jatetxe onenaren pintxoak denen eskura daude
Etxebarri erretegian, munduko jatetxerik onenean, Atxondon (Bizkaia), tabernako pintxoak jateko aukera izaten da igandero, 11:00etatik aurrera; jende pilo bat biltzen da beti. Bertara joaten direnek beste motibazio bat dute orain, The World's 50 Best Restaurants zerrendan gorenean dagoen jatetxean jango baitute.
Sute batek hondakin plastikoak kudeatzen dituen enpresa bat kiskali du Bilboko portuan
Suhiltzaileen dozena bat dotazio egun osoan arri dira lanetan, sutea erabat itzali ahal izateko. Suak erretako enpresa arrisku handiko produktuekin lan egiten duten beste batzuen ondoan dago.
Vicinayko langileen balizko kaleratzeak % 20 baino gehiago ez izatea bermatu nahi du Eusko Jaurlaritzak
Vicinay Sestaoko langile-batzordeak kaleratzeen eta birkokapenen aurkako jarrera berretsi du, eta lantegiko lurren inguruko "gardentasuna" eskatu du.
Lau zapelatz askatu dituzte Urkiolako Parke Naturalean
Hiru eme eta ar bat, aurten jaiotakoak laurak, askatu dituzte Urkiolako Parke Naturalean, Gorlizen, Fauna Basatia Suspertzeko Zentroan, hainbat hilabetez artatu ondoren. Adituen arabera, ingurune ezin hobea da hegazti harrapari horientzat.
Plentziako kirol-portuko 204 amarratze-lekuren esleipen berria aurten osatzea aurreikusten du Eusko Jaurlaritzak
Tubos Reunidosen konkurtso-administratzaileak ondorioztatu du ez zela praxi txarrik egon enpresaren kudeaketan
EITBk eskuratu duen txosten baten arabera, hartzekodunen konkurtso prozesuak "fortuitoak" dira. Beraz, administratzaileak aditzera ematen du ez zela egon enpresa egoera horretara eramateko ekintzarik edota intentzionalitaterik eta kudeatzaileei ezin zaiela erantzukizunik eskatu. Horrez gainera, behin betiko eskaintzak aurkezteko epea atzeratu dezake administratzaileak.
Fronte Zabalak bere hautagaiak aurkeztu ditu Bilbon egin duen lehen ekitaldi publikoan
Espero zen bezala, Lander Martinez izango da koalizioaren hautagaia Kongresurako Bizkaitik. Arabako hautagai Jose Damian Garcia Moreno izan du ondoan, baita Samira Raiss Senaturako Gipuzkoako hautagaia eta Alba Gutierrez Bizkaikoa ere.
Bizkaiko ehungintza sektoreko soldatak ordaindu beharko ditu Primarkek, eta ez baxuagoak
ELAk auzitara eraman zuen enpresa eta Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak arrazoia eman dio sindikatuari. 2024ko maiatzetik galdu duten dirua ere ordaindu beharko die langileei.
Txertaguneak itxi dituzte, gripearen eta covid-19aren aurkako 55.000 txerto eman ondoren
Gune horietara hurbildu diren pertsonen % 15ek gutxienez bost urte zeramatzaten txertoa hartu gabe. Txertatutako pertsonen % 52k 60 eta 79 urte artean ditu, baina adin desberdinetako pertsonak ere artatu dituzte egunotan.
Euskal hiriburuetako saltokiek egurrezko oholak kendu dituzte, gaua istilurik gabe igaro ondoren
Blocus mugimenduak egindako deialdiaren aurrean jarritako egurrezko oholak kentzen hasi dira igande goizean. Gaua istilurik gabe igaro ondoren, establezimenduetako erakusleihoek ohiko itxura berreskuratzen hasi dira.
Istilurik ez EAEko hiriburuetan, saltokien eta hiri-altzarien aurkako mehatxuak gorabehera
Merkatari eta ostalariek tentsio handiko arratsaldea izan dute, baina azkenean ez da istilurik izan. Ertzaintza eta udaltzainak "erne eta koordinatuta" daude egoeraren jarraipena egiteko.
Bi pertsona atxilotu dituzte Galdakaon puntzoi batekin eta metalezko barra batekin beste biri eraso egitea egotzita
Atxilo hartutakoak 56 urteko gizon bat eta 44 urteko emakume bat dira, hainbat aurrekari dituztenak. Biktimak, 53 urteko gizaseme bat eta 50 urteko emakume bat, ospitalera eraman zituzten.
Ertzaintzak Bilboko diskoteka bat itxi du, segurtasun "gabeziak" atzeman ostean
Larunbaterako aurreikusitako ospakizunen harira egindako ikuskapen baten ondoren ezarri dute debekua. Agenteek Deustuko establezimendu horren autobabes-planarekin edo instalazio elektrikoarekin lotutako irregulartasunak atzeman dituzte.
Bizkaiko Foru Aldundiak 1.806 milioi euroko aurrekontuak proposatu ditu, erdia Gizarte Ekintzara bideratzeko
2026koekin alderatuta, % 5 igo dituzte aurrekontuak. Elixabete Etxanobe Bizkaiko ahaldun nagusiaren arabera, lurraldea "indartsu dago, etxeko lanak eginda ditu eta inoiz baino enplegu gehiago dauka".