AUZITEGIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bizkaiko ehungintza sektoreko soldatak ordaindu beharko ditu Primarkek, eta ez baxuagoak

ELAk auzitara eraman zuen enpresa eta Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak arrazoia eman dio sindikatuari. 2024ko maiatzetik galdu duten dirua ere ordaindu beharko die langileei.

Primarkeko denda baten artxiboko irudia.

Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak (EAEAN) arrazoia eman dio ELAri Primarken aurka jarritako demandan. Hala, aurrerantzean Bizkaiko ehungintza sektorearen hitzarmena aplikatu beharko die langileei eta 2024ko maiatzaren 23tik jasan duten soldata-galera eta atzerapenak ordaindu beharko dizkie.

Bizkaiko ehungintzaren sektoreko hitzarmena aplikatu beharrean enpresako hitzarmen propioa zerabiltzalako eraman zuen sindikatuak Primark auzitara. Bizkaiako hitzarmenak soldata handiagoak ditu eta ELAk argi zuen langileei hori zegokiela.

Ebazpen judizialak arrazoia eman dio sindikatuari. Epaiak dio enpresa horretako Bizkaiko plantillak, 2024ko maiatzaren 23tik, eskubidea zuela sektoreko hitzarmenak jasotzen dituen soldatak kobratzeko.

Orain, Primarkek egun horretatik aurrera Bizkaiko langileen soldata-atzerapenak ordaindu beharko ditu, eta aurrerantzean Bizkaiko hitzarmena aplikatu beharko du.

"Epaia irmoa ez bada ere, eta errekurtsoa aurkez badaiteke ere, ELA pozik dago garaipen judizial honengatik, eta lan baldintzen estatalizazioa geldiarazteko lanean jarraituko duela adierazi du", adierazi du sindikatuak ohar batean. 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X