Azaroaren 26ra arte luzatu dute posta bidez bozkatzeko epea
Hauteskunde orokorretan posta bidez botoa emateko eskaera egina dutenek datorren osteguneko 14:00ak arteko epea izango dute boto-paperak Correosen bulegoren batean entregatzeko. Hasiera batean, horretarako epea azaroaren 25ean amaitzen zen.