Hauteskundeak
2023/07/17 - 01:41
Irun "lehentasuna" izango da PPrentzat Madrilgo inbertsioen kudeaketan
Joana Arce PPren Kongresurako Gipuzkoako zerrendaburuak esan du "Irungo proiektu handia" Madrildik bultzatzeko konpromisoa duela.
2023/07/17 - 01:20
Yolanda Diaz buru izan duen Lan Ministerioa koalizio Gobernuaren “giltzarria” izan dela esan du Sumarrek
Legealdiko lorpenak gogoratu ditu Lander Martinez Kongresurako Bizkaiko hautagaiak; lan erreforma, gutxieneko soldataren igoera, Rider Legea edota etxeko langileen lan baldintzen hobekuntza, besteak beste.
2023/07/17 - 01:18
“Aberria alderdiaren aurretik” ipini du EH Bilduk Lekeition
Talde subiranistak abertzaletasuna defendatzen duen alderdia dela azpimarratu du. Hauteskunde orokorrei begira, Arnaldo Otegik zehaztu du Madril ez da helmuga, “bidaiaren geldiune bat baizik”. Era berean, botoa eskatu du “euskal errepublikarako bidean eskuinari aurre egiteko”.
2023/07/17 - 01:09
Ezkerrari mobilizatzeko deia egin dio PSE-EEk Sestaon
Eneko Andueza sozialisten idazkari nagusiak ohartarazi du Alderdi Popularrak boterea nahi duela kosta ahala kosta, eta popularrak Moncloara iristen badira independentismoa indartuko dela.
2023/07/17 - 01:00
Kongresuko bozeramaileek nabarmendu dute EAJk defendatuko duela Madrilen euskaldunentzat egindako agenda
Jeltzaleek gaur Bermeon egin duten ekitaldian adierazi dutenez, ez dira “EH Bilduren jokoan” sartuko PP eta Voxekin lerrokatzen dituenean. Sektretu ofizialen eta mozal legea aldatzea eskatuko dutela azaldu dute.
2023/07/16 - 16:49
Behin sanferminak bukatuta, alderdiek indar handiagoz ekin diote hauteskunde kanpainari Nafarroan
Datorren igandeari begira, botoa eskatuz dabiltza guztiak. Hona hemen eguneko hauteskunde-kanpainaren laburpena.
2023/07/16 - 16:43
Soldatak igotzea, enplegua sortzea eta berrindustrializazioa aldarrikatu ditu Zero Murrizketa alderdiak
Ruth Hernandez Zero Murrizketako Kongresurako hautagaiak bere alderdiaren egitarau-gakoak azaldu ditu.
2023/07/16 - 16:40
Inoiz ez da egon Gobernurik emakumeen eskubideetan atzera hainbeste egin duenik, PPren ustez
"Bai Bakarrik da Bai" legea izan du mintzagai Bea Fanjul Kongresurako Bizkaiko hautagaiak. Sozialistek beraien interesak lehenetsi dituztela salatu du, biktimak zapalduz.
2023/07/16 - 16:36
Pertsonen ekonomian pentsatzen duela defendatu du Sumarrek
Sumarrek ohartarazi duenez, gainerako alderdiek politika fiskaletan atzera egingo dute, politika publikoetan okerrera eraginez.
2023/07/16 - 16:34
Ezker abertzalea erakundeetatik kanpo uzteko PPrekin adostu izanagatik EAJ kritikatu du EH Bilduk
Lekeitioko Independentzia plaza jendez gainezka, Arnaldo Otegik azaldu du EH Bildu ezberdina dela, printzipioak dituela. Horregatik, uztailaren 23ko botoa herriarentzat eskatu du.
2023/07/16 - 16:30
Izaera feminista eta prostituzioaren aurkako jarrera aldarrikatu dute sozialistek Sestaon
Patxi Lopezek botoa eskatu du indarkeria matxistaren kontrako borrokak lehentasunekoa izaten jarraitzeko.
2023/07/16 - 16:25
Ez direla inoren makulua izango berretsi dute jeltzaleek
Jeltzaleek gaineratu dute ez direla EH Bilduren jokoan sartuko PP eta Voxekin lerrokatzen dituenean.
2023/07/15 - 23:17
Sumar, EH Bildu edo EAJ bozkatzea "sanchismoa" bozkatzea dela esan du Feijook Gasteizen
Espainian krisi bat dagoen bakoitzean popularrek konpontzen dutela defendatu du Alberto Nuñez Feijook Gasteizen, eta Pedro Sanchezen gobernuak "utziko duen zorra" kritikatu du. Carlos iturgaizek, euskadiko PPren presidenteak moderaziotik eta erdigunetik lan egingo dutela agindu du.
2023/07/15 - 23:10
Yolanda Díaz: "Joan bozkatzera, zuen etorkizuna irabazteko"
Euskadiko zerrendaburuek lagunduta, botoa batzeko eskatu du Sumarrek Gasteizen. Hurrengo hamarkada boto gutxi batzuek erabakiko dutela eta, mobilizaziorako deia egin dute. Lander Martinezek adierazi du gainerako euskal taldeek ez dutela zer eginik Madrilen, "Yolanda Díaz gobernuan ez badago".
2023/07/15 - 23:00
PP-VOX binomioak agintzen duen tokietako adierazpen askatasunaren kontrako erasoak salatu ditu EH Bilduk
Duela 23 urte Aznarren gobernuak itxi zuen Egin egunkariaren egoitza parean, elkartuta, nabarmendu dute halakoak berriro ez gertatzeko eskumari bidea moztu behar zaiola eta auzolana indartu. Koalizio subiranistak gogoan izan ditu gaurko ekitaldian Josu Muguruza eta Javier Salutregi.
2023/07/15 - 22:52
Andueza: "Gazteen ekarpena eta botoa behar ditugu, itxaropena bermatzeko eta herrialde hobea eraikitzeko"
Euskadiko Alderdi Sozialistak gazteei eskatu die botoa. Eneko Anduezak hiri barruko garraioaren doakotasuna, alokairurako laguntzak eta formakuntza eta enpleguarekin lotutako neurriak iragarri ditu Gasteizen. Daniel Senderos kongresurako hautagaiak gazte sozialisten konpromisoa nabarmendu du.
2023/07/15 - 22:48
Ortuzar: "Feijook ahoa zabaltzen duenero Bilduk ehun boto irabazten ditu, eta gehiegitan zabaltzen du"
Madrilen “ahots propioa” aldarrikatu du Eusko Alderdi Jeltzaleak, autogobernuaren aurkako erasoei aurre egiteko. Euskal talde sendo bat nahi dute jeltzaleek, arabarren eta euskaldunen interesak defendatzeko. EAJ-ren lorpenak bere egitea leporatu die, bestalde, Aitor Estebanek EH Bildu eta Sumarri.
2023/07/15 - 17:04
Immigrazio eta mugetako politika seguruak egingo dituela agindu du Bilbon Voxek
Ivan Espinosa de los Monteros Kongresurako Voxeko Madrileko hautagaiak esan duenez, "geldiarazi egin nahi dugu Frantziakoaren gero eta antz handiagoa duen egoera".
2023/07/15 - 17:01
Feijoo bigarrenez etorri da Euskadira kanpaina hasi zenetik
Sozialistek saltzen duten ondo doan Espainia gezurra dela esan du presidentegaiak Gasteizen.
2023/07/15 - 16:59
Yolanda Diaz Sumarreko burua Gasteizen izan da
Asko dagoela jokoan ohartarazi du, eta botoa batzearen alde egin du Arabako hiriburuan egindako ekitaldian.