Hauteskundeak
2023/05/13 - 16:46
Nafarroako presidentegai guztiak Iruñean agertu dira gaur
Alderdi Sozialistak Hector Gomez Industria ministroa ekarri du Nafarroako hiriburura, eta Nafarroako industria sarea garatzeko duen asmoa irudikatu nahi izan dute.
2023/05/13 - 16:42
Bizkaian emaitzak aldatu behar direla esan du Raquel Gonzalez PPko ahaldungaiak
Bilboko emakumeek bizi duten egoeraz hitz egin du Esther Martinez PPko alkategaiak, eta adierazi du euren mezua ez dela "pasarelako eta postaleko feministena".
2023/05/13 - 16:40
Arabako garraio publikorako 25 euroko hilabeterako abonua proposatu du Elkarrekin Podemosek
Araba barruko garraio publikoa kritikatu du alderdiak, eta Aldundiak Gasteiztik kanpoko biztanleak bigarren mailakotzat dituela salatu du.
2023/05/13 - 16:38
Turismoa digitalizatzeko plana abian jarri nahi du Maider Etxebarria Gasteizko alkategai sozialistak
Gasteiz hiriko puntu altuenetatik ezagutzeko aukera emango duen proposamena ere aurkeztu du. Bisita presentzialak edo birtualak egiteko aukera emango die, turistei eta gasteiztarrei.
2023/05/13 - 16:36
Espero bezala, "kanpaina zikina eta lokaztua" izaten ari dela salatu du EH Bilduk Bilbon
Geldiezina den aldaketa gelditzeko, edozer egingo dute ohartarazi du Arnaldo Otegi koordinatzaile nagusiak.
2023/05/13 - 16:33
"Herritar guztien ongizatea bermatzeko", jeltzaleen eredua aldarrikatu du Ortuzarrek Laudion
Bestalde, Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun eta ahaldungaiak balioetsi egin du Aiaraldean industria eta ekonomia indartzeko 41 milioi euroko plana.
2023/05/13 - 07:00
Hauteskunde-kanpainaren lehen asteburuan murgildu dira alderdiak
Alderdi guztiek egingo dituzte ekitaldiak goiz eta arratsalde, botoa erabakita ez duten horiek konbentzitu nahian. Inkesten arabera, hautesleen %20k erabaki gabe daukate botorik emango duten.
2023/05/12 - 22:41
Iruñeko alkatetza eskuratzeko lehia, Nafarroan
Nafarroako kanpainan lehia bizia Iruñean aginte makila eskuratzeko. Goizean hautagai guztiak mobilizatu dira, lehen kanpaina egun honetan proposamenak mahai gainean jartzeko.
2023/05/12 - 22:41
PPk Miguel Angel Blancori lore eskaintza eginez hasi du kanpainako ekitaldia Ermuan
Ermurako ppren hautagaiak, Javier Sanchezek, sozialisten eta jeltzaleen gobernupean dagoen herriak egun dituen gabeziak aipatu ditu.
2023/05/12 - 22:35
Gazte topaketa egin du Elkarrekinek Bilbon
Gazte topaketa egin du Elkarrekinek Bilbon salatzeko gazteenak Bizkaiko hiriburuan eta Euskadin jasaten ari diren egoera. Horregatik, aldarria egin dute, gazteen kezkak konpontzeko, nor hobe, zerrenda gaztea daraman Elkarrekin baino.
2023/05/12 - 22:32
Bilbotarren arazoak konpontzeko 400 proposamen aurkeztu ditu PSEk
Sozialistek Bilborako dituzten proposamenak azaltzen izan dira gaur Nora Abete alkategaia eta Eneko andueza PSE-ren idazkari nagusia Errekalde auzoan.
2023/05/12 - 22:31
Inkesten arabera, hautesleen %20k erabaki gabe daukate botorik emango duten
Inkestek dioten arabera, bostetik batek ez dauka oraindik erabakita zer egin. Hau da, hautesleen %20k erabaki gabe daukate botorik emango duten eta, ematekotan, nori emango dioten.
2023/05/12 - 22:21
Maddalen Iriarte ahaldungaiak aukeratu egin behar dela ohatarazi du: aurrera egin eta hobetu, edo egonean egon
EH Bilduk Irungo Ficoban egin du kanpainako Gipuzkoako aurreneko ekitaldia. Bertan, Maddalen Iriarte ahaldungaiak haueskunde hauetan aukeratu egin behar dela ohatarazi du: aurrera egin eta hobetu, edo egonean egon.
2023/05/12 - 22:18
Gazteen kezka nagusiak ardatz izango dituztela ziurtatu du EAJk
Gazteen kezka nagusiak, lana eta etxebizitza direla jabetuta, bi alor horietan lana egingo duela agindu die Elixabete Etxanobek alderdiaren gazteei.
2023/05/12 - 17:00
Nafarroan euriak guztiz baldintzatu du kanpainaren lehen goiza
Irabaztera sartu da kanpainan PSN. UPNk gazteenei eskatu die gaur botoa. Uxue Barkosek zabaldu zuen bideari eustea proposatu du Geroa Baik. Herritarren bizibaldintzak hobetzea du helburu EH Bilduk. Ilusioz beteta hasi du kanpaina Zurekin Nafarroa koalizioak. PPk ere gogotsu ekin dio kanpainari.
2023/05/12 - 16:51
Alfonso Alonsok lehen agerraldia egin du duela hiru urte politika utzi ondoren
Zortzi urtez Gasteizko alkate izan zenak azpimarratu du EAJk bere aukera izan duela eta orain PPren unea dela. Aldaketarako googak daudela esan du Domaicak.
2023/05/12 - 16:47
Bilborentzat berdegune gehiagoren beharra aldarrikatu du Elkarrekin koalizioak
Hirigintza eredu jasangarrietan oinarritzea dute urgentzia. Autobia estaliz, Bilbo inguruko auzoak errepideak bananduta egon ordez, parke bidez konektatuko lirateke, bizilagunentzako zarata eta kutsadura murriztuz.
2023/05/12 - 16:43
Kalitatezko enpleguaren kultura berri bat adostu beharra aldarrikatu du Jose Ignacio Asensiok Arrasaten
Hauteskunde hauetan bi aukera bakarrik daudela esan du Asensiok: abertzaleena edo Alderdi Sozialista. Jokoan asko dagoela esan du eta hauteskundeetan parte hartzearen aldeko deia egin du.
2023/05/12 - 16:39
EH Bilduk bizimoduaren garestitzeari heldu dio kanpainaren lehen egunean
Herritarrak jasaten ari diren eros-ahalmenaren galeraren aurrean, 1.400 euro arteko lanbide arteko gutxieneko soldata minimoa proposatzen du EH Bilduk.
2023/05/12 - 16:35
Eider Mendozak azken hamarkadetan EAJk industriaren eta enpleguaren alde egindako apustua aldarrikatu du
Erakunde, enpresa eta langile guztien arteko elkarlanaren unea dela esan du hautagai jeltzaleak eta balioan jarri du Gipuzkoako metalaren arloan atzo lortutako akordioa.