Hauteskundeak
2023/05/16 - 22:25
Ezker abertzaleari eragindako mina aitortzea geratzen zaiola esan du Eneko Anduezak
PSEk ekitaldi politikoa izan du gazteekin gaur arratsaldean Gasteizen. Ahaldungaiak esan du eskuinari aurre egiteko progresuari sendo eutsi behar zaiola, eta aukera bakarra alderdi sozialista dela.
2023/05/16 - 22:20
EAJk kritikatu egin du EH Bilduk zerrenden auzian erakutsi duen biktimismoa
Basaurin, Andoni Ortuzarrek kritikatu egin du EH Bilduk zerrenden auzian erakutsi duen biktimismoa, eta gaineratu du pozik daudela Sanchezek eta Feijook kanpaina egiten dietelako.
2023/05/16 - 17:06
Hezkuntza, klima aldaketa eta kirol eta kultur eskaintza izan dituzte hizpide Nafarroako alderdiak
PSNk kirol eta kultur ekitaldiak Iruñetik herri guztietara zabaldu nahi ditu, UPNk salatu du Hezkuntzan inposaketak izan direla eta EH Bilduk klima aldaketaz ohartarazi ditu.
2023/05/16 - 16:54
Aretxabaleta-Goikolarra auzorako osasun zentro berria eraiki nahi du PPren Gasteizko alkategaiak
Ainhoa Domaikak Arabako hiriburuko auzorako proposamenak aurkeztu ditu.
2023/05/16 - 16:47
Sestao atzean geratzen ari dela uste du PSE-EEren Sestaoko alkategaiak
Bizkaiko udalerria gazteentzat erakargarria izan dadin, etxebizitzak eraikitzea eta ibaia herritarrentzat erabilgarri bihurtzea proposatu du Carlos Garcia de Andoain hautagai sozialistak, besteak beste.
2023/05/16 - 16:46
Leioan egin nahi dituzten etxebizitza proiektu faraonikoen kontra azaldu da Elkarrekin
Luis Miguel Lapeña Elkarrekinen Leiorako alkategaiak eta Paula Amieva Bizkaiko Batzar Nagusietako hautagaiak uste dute ingurumena kontuan hartu eta babestu behar dela etxeen plangintza antolatzeko orduan.
2023/05/16 - 16:37
Klima aldaketari aurre egitea euskal gizartearen erronkarik handiena dela ohartarazi du Maria del Riok
EH Bilduren Bilborako alkategaiak eta Bizkaiko ahaldungaiak herritarren partehartzea ezinbestekotzat joko dute hartu beharreko norabidea erabakitzeko.
2023/05/16 - 16:27
Beatriz Artolazabalek Gasteiz mendebaldea eta ekialdea lotzeko errepide berri bat eraikitzea proposatu du
EAJren Gasteizerako alkategaiak azaldu duenez, trafikoa arinduko litzateke, Goikolarra auzotik egunero igarotzen baitira 10.000 ibilgailu baino gehiago, eta pertsonen segurtasuna hobetuko litzateke.
2023/05/15 - 22:53
Nafarroan zaintzak, adinekoak eta memoria historikoa kanpainaren erdigunean izan dira
Nafarroan zaintzak, adinekoak eta memoria historikoa kanpainaren erdigunean izan dira gaur, Zurekin Nafarroak, alderdi sozialistak eta Geroa Baik egin dituzten agerraldietan.
2023/05/15 - 22:50
Bizkaia berrindustrializatzeko plana aurkeztu du PPk
Feijoo PPren Bilboko alkategaiarekin eta bizkaiko ahaldungaiarekin ibili da kanpaina egiten. Merkatariei eta ekintzaileei laguntzeko, Bilbao 'tax free' programaz hitz egin dute.
2023/05/15 - 22:44
Elkarrekin koalizioak ziurtatu du EAJk eta PSEk Donostian etxebizitzak % 40 garestitzea eragin dutela
Postaleko hiria, bizitzeko baino gehiago, negoziorako dela gaitzetsi du ezkerreko koalizioak. Oharra bota dute, EAJk eta PSE-EEk neurrigabeko hazkundea dutela helburu, eta horrek etxebizitzaren munstroa handitzen duela, zazpi urtean prezioak %40 goratuz.
2023/05/15 - 22:38
PSEk azpimarratu du Euskadira politika onak ekarri dituzten bakarrak beraiek izan direla
Maider Etxebarria Gasteizko alkategaiak esan du Gasteizen aldaketa posible dela eta berak burutuko duena aldaketa lasaia eta inklusiboa izango dela.
2023/05/15 - 22:35
Herritarren bizi-baldintzak hobetzen dituen tresna dela ziurtatu du EH Bilduk
Eraldatzeko gaitasuna Madrilen erakutsi dutela defendatu du Oskar Matutek, etxebizitza legearekin, kotizazio gabeko pentsioen igoerarekin edota enpresa elektriko handiei ezarritako zergarekin.
2023/05/15 - 22:27
Sanchezek eta Feijook Euskadira ekarri duten zarata kritikatu du Aitor Estebanek
Aitor Estebanek azpimarratu du hauteskunde hauetan ez daudela jokoan Estatuko erakundeak, Euskadikoak baizik.
2023/05/15 - 16:59
Nafarroan memoria historikoa, nekazaritza eta industria izan dituzte hizpide PSNk, EH Bilduk eta Geroa Baik
Geroa Baik memorian sakondu nahi du "biktima batzuk ahazten dituzten alderdien aurrean". Industriaren garapen integrala izan du hizpide EH Bilduk Iruñean. PSNk, berriz, nekazariak izan ditu gogoan San Isidro egunean.
2023/05/15 - 16:51
1.100 lagun bildu ditu bart PPk Gasteizen, Alberto Nuñez Feijoo protagonista izan den ekitaldi batean
Feijook EH Bilduren zerrendak adiskidetzearen kontra doazela esan du. Carlos Iturgaizek eurena dela benetako boto baliagarria azpimarratu du.
2023/05/15 - 16:48
Elkarrekin Astigarragan izan da, Gipuzkoan gazteen biztanlegoa haztea lortu duen herri bakarrenetarikoan
Koalizioako kideek ohartarazi dute, baina, biztanle gazte berrien etorreraren arrazoia, egungo turismo motaren ondorioak direla, etxe bila, jatorritik alde egin behar izan baitute
2023/05/15 - 16:45
EH Bilduk zaintzaren erronkari lehenbailehen aurre egiteko beharra nabarmendu du Usurbilen
Maddalen Iriarte Gipuzkoako ahaldungaiak sistema publiko eta komunitarioa proposatu du zaintzak demokratizatzeko. Horrekin batera zaintzaileen baldintzak duintzea premiazkoa dela gaineratu du Iriartek.
2023/05/15 - 16:40
Goiak Donostia ''zientziaren eta ezagutzaren munduko elitean'' kokatu nahi du
Donostiako alkategaia, Gipuzkoako ahaldungaia eta Arantza Tapia sailburua, Miramongo parke teknolgikoan izan dira gaur, arlo biosanitarioko eta automobilgintzako hiru enpresa bisitatzen.
2023/05/15 - 16:30
Donostian espazio publikoak errekuperatzeko konpromisoa hartu du Marisol Garmendiak
Gazte jendea biltzen den Sagues auzoan erabilera asko izango dituen gune publiko bat nahi du eraikinik gabe, terraza moduko harmailekin… Itsas ertza borobiltzeko proposamena Garmendiren esanetan.