Hauteskundeak
2023/05/14 - 22:49
Herritarren arazoak lehentasun, Nafarroako hauteskunde-kanpainan
Herritarrek dituzten arazoei erantzuna emateko beharra aho batez aldarrikatu dute gaur Nafarroako hautagai guztiek.
2023/05/14 - 22:45
"Feijoo efektua" maiatzeko hauteskundeetan "lagungarria" izango delakoan daude popularrak Euskadin
Europa jauregian afari-mitin batekin bukatuko du Alberto Nuñez Feijoo gaurko kanpaina-maratoia. Euskadiko foru- eta udal-hautagaiei babesa ematera etorri da PPren burua.
2023/05/14 - 22:41
EAJren eredua ahotan, osasun-zerbitzu publikoa “basamortua” dela kritikatu du Elkarrekinek
Galdakao adibide jarrita, udal gobernuetan koalizioan egonda jendeari bizimodua aldatzen dioten neurriak hartu izanaren bermea dutela azpimarratu du Pilar Garrido Elkarrekin Podemoseko idazkari nagusiak.
2023/05/14 - 22:34
Gazteek euren bizi-proiektua Bizkaian garatu ahal izateko lanean arituko direla agindu du Laespada sozialistak
Bilboko Zorrotzaurre auzoan, maiatzeko hauteskundeetara aurkezten diren PSE-EEren hautagai gazteekin topaketa egin dute sozialistek.
2023/05/14 - 22:30
Prekaritatea eta murrizketei aurre egiteko neurriak aldarrikatu ditu EH Bilduk
Jeltzaleek Gipuzkoako motorretako bat zen herrian izandako “utzikeria” salatu Maider Morras Arrasateko alkategaiak; bere aldetik, berriro ere “erreferente” izateko erantzun berriak iragarri ditu Maddalen Iriarte EH Bilduko ahaldungaiak.
2023/05/14 - 22:23
Atzera ez egiteko, autogobernua defendatzearen garrantzia azpimarratu du EAJk
Gernikan, Ortuzarrek babesa eman dio Xabier Irazabal alkategai berriari, azken bi legealdietan EAJren zerrendaburu izandakoarekin lehiatuko dena. Eta esan du EAJk bertako aginte-makila berreskuratuko duela.
2023/05/14 - 16:52
Maiatzaren 28rako hauteskunde kanpainaren lehen igandea
Hauteskundeetarako bi aste eskas falta direnean, alderdiek hauteskundeei begirako maratoiarekin jarraitu dute igande honetan, azken botoa lortu arte.
2023/05/14 - 16:45
Esparzak (UPN) aurrez aurreko eztabaida proposatu dio Chiviteri (PSN)
Bestalde, Memoria Historikoaren Legea hizpide izan du gaur EH Bilduk. Hona hemen Nafarroako alderdi guztien eguneko ekitaldien laburpena.
2023/05/14 - 16:41
EH Bildu legez kanpo geratzea espero du Abascalek
Gasteizen Voxek egindako ekitaldian, Santiago Abascalek esan du zinegotzi aukeratzen dituztenean, Vox gainean izango dutela soldata publikorik jaso ez dezaten.
2023/05/14 - 16:39
Borja Corominasek XXI. mendeko hiri erreferenteen artean kokatu nahi du Donostia
Donostiak behar duen anbizioa daukatela esan du Donostiako PPko alkategaiak, "Eneko Goiaren Gobernuak ez duena", ondorioztatu du.
2023/05/14 - 16:37
Udal mailan ere gobernatzen badakitela aldarrikatu du Elkarrekin Podemosek Galdakaon
Koalizioko hautagaiak azpimarratu dutenez, aurreko 40 urteko kudeaketa jeltzalearekin alderatuz, herriak aldea ikusi du.
2023/05/14 - 16:33
Gazteak Bilbon gera daitezen konpromisoa hartu du Nora Abete Bilboko alkategai sozialistak
Bestalde, Teresa Laespada Bizkaiko ahaldungaiak esan du bere abalik onena dela Aldundian zortzi urteotan egindako kudeaketa.
2023/05/14 - 16:30
Herri honetan aldatu beharreko "gauza asko" daudela leporatu dio Otegik EAJri
Bestalde, Maddalen Iriarte Gipuzkoako ahaldungaiak ere politika egiteko modua aldatzera dei egin du, besteak beste, Arrasate erreferente izatera itzul dadin.
2023/05/13 - 23:00
Alderdi guztiak buru-belarri, hauteskunde-kanpainaren lehenengo larunbatean
Hauteskunde-ekitaldiak egin dituzte EAJk Laudion eta Getxon, EH Bilduk Bilbon, PSE-EEk hiru hiriburuetan, Elkarrekin Podemosek Araban, eta PPk Bizkaian eta Donostian. Nafarroan, EH Bilduren zerrendak piztutako eztabaidak baldintzatu du eguna.
2023/05/13 - 22:51
Nafarroan, EH Bilduren zerrendak piztutako eztabaidak baldintzatu du eguna
Javier Esparza UPNko presidentegaiak koalizio abertzalearekin "hausteko" eskatu dio Chiviteri Berrioplanon. Gaur bertan erantzun dio EH Bilduk: Joseba Asiron Iruñeako alkategaiak esan du polemika “batzuen urduritasunak” eragindakoa dela. Sozialistak eztabaidatik kanpo gelditu dira.
2023/05/13 - 22:44
Donostiako trafikoaren “kaosari” aurre egiteko konpromisoa hartu du Borja Corominas PPko alkategaiak
Gipuzkoako hiriburuaren erdialdean trafiko mozketa bat antzeztuz, EAJren “asmoa erdigunea ibilgailuei ixtea” dela salatu du gaur PPk. Horren aurrean, alkategai popularrak azpimarratu du hiriko mugikortasunean zeresana duten eragile guztiekin erabakiak hartuko dituela.
2023/05/13 - 22:40
Aldirietako tren-zerbitzu berri bat bultzatzeko konpromisoa iragarri du Elkarrekinek Arabarako
Gaurko ekitaldian, Miranda, Gasteiz eta Altsasu lotuko dituen zerbitzua bultzatzeko konpromisoa iragarri du Damian Garcia hautagaiak, tartean, Arabako hiriburuan hiru geltoki jarrita, “herritarren beharretara egokitzeko”.
2023/05/13 - 22:36
Donostia "beste era batera eraikitzeko" aukerak daudela proposatu du Marisol Garmendia alkategai sozialistak
Donostiako Easo plazan, trenbidea lurperatu behar dutela aprobetxatuta, Amara auzorantz boulevard berde erraldoi bat aldarrikatu du Marisol Garmendia sozialistak. Era berean, besteak beste, bertan etxebizitza publikoak eraikitzea proposatu du, alokairuzkoak.
2023/05/13 - 22:31
EH Bilduk "arduragabekeriaz" jokatzea leporatu die eskuin-muturraren markoa erosi dutenei
"Geldiezina den aldaketa gelditzen saiatzeko", neoliberalek Espainiako politikaren txarrena ekarri dutela salatu du gaur Arnaldo Otegik. Bere aldetik, Bizkaiak aldaketaren epizentroa izan behar duela azpimarratu du Iker Casanova Bizkaiko ahaldungaiak.
2023/05/13 - 22:27
EAJk ziurgabetasun uneetatik irteteko “erantzunak” dituela azpimarratu du Andoni Ortuzarrek
Getxon egindako ekitaldian, besteak beste, Ortuzarrek erakundeetako goi karguetan emakumeak jartzeko EAJk egin duen apustua aldarrikatu du, eta Bizkaian kristalezko sabaia apurtuko dutela ziurtatu du.