Hauteskundeak
2023/05/18 - 16:40
Gasteizko erdialdea hiriaren motore ekonomiko bihurtu nahi du PPko alkategaiak
Ainhoa Domaicak ideia lehiaketa bat proposatu du Dato kalea berritu ahal izateko.
2023/05/18 - 16:34
Araba barrualdeko herriek bizi duten bazterkeria salatu du Elkarrekin koalizioak
Horrez gainera, EAJri, PSE-EEri eta EH Bilduri itunpeko eskolak babestea leporatu die
2023/05/18 - 16:29
Gasteiz garbiago bat nahi duela adierazi du PSE-EEk
Espazio pribatuetako pintadak kentzea proposatu du Maider Etxebarri alkategaiak, beti ere jabeen eskariz eta baimenarekin.
2023/05/18 - 16:24
Pentsiodunen aldarrikapenak erakundeetara eramango dituela agindu du EH Bilduk
Kotizazio gabeko pentsioak igotzeko Madrilen lortutako akordioa nabarmendu du Iker Casanova Bizkaiko ahaldungaiak.
2023/05/18 - 16:18
Mugikortasun jasangarriarekin konpromisoa erakutsi du EAJ-k Amorebieta-Etxanon
Bizikletaren erabilera bultzatzea eta Bizkaia lotuko duen bidegorri-sarea indartzea da Elixabete Etxanoberen apustua.
2023/05/17 - 22:53
EH Bilduren programak ezkerraldeko herritarren interesekin guztiz konektatzen duela defendatu du Casanovak
Koalizio subiranistaren programak ezkerraldeko herritarren interesekin guztiz konektatzen duela defendatu du Iker Casanova Bizkaiko ahaldungaiak, industriaren aldeko apustuarekin eta eskualde zigortuenetako biztanleentzako babes neurriekin.
2023/05/17 - 22:51
Etxebizitza eta bizikidetza izan dira alderdiek gaur jorratutako gaiak Nafarroan
Nafarroan herritarrak hartu dituzte hizpide hautagaiek. Etxebizitza, bizikidetza eta administrazioarekin harremanetan jartzeko bideak, bestea beste, jorratutako gaiak.
2023/05/17 - 22:46
Iñigo Urkulluk Tolosaldeko ospitalea abian dagoela iragarri du Tolosan
Besteak beste, Kardiologia, Traumatologia, Ginekologia eta Osasun mentaleko espezialitateak izango ditu eta hainbat zerbitzu eskainiko ditu, horien artean, Larrialdiak, Ospitaleratze medikoa, Etxeko ospitaleratzea, eta Kanpo kontsultak.
2023/05/17 - 22:42
Errenteriak behar duen eraldaketa eta lidergo berria PSEk ekarriko duela esan du alkategaiak
Jose Ignacio Asensio Gipuzkoako ahaldungaiak adierazi du asko dagoela jokoan eta PSE dela Gipuzkoa aniztasuna bermatu eta benetako arazoei aurre egingo diena.
2023/05/17 - 22:36
Elkarrekin koalizioak Jaurlaritzak baimendutako parke eolikoen plana kritikatu du Zumarragan
Tokiko udaletxe sozialistak herrian eraiki nahi duen plastikoentzako planta ere salatu dute, esanaz birziklatzetik gutxi duela, eta kaltegarritik asko.
2023/05/17 - 22:29
PPk 'gasolino' garraiobide ikonikoa salbatzeko neurriak azaldu ditu Erandion
Raquel Gonzalez Bizkaiko ahaldungaia eta Iker Iribarren Erandiorako alkategaia 'gasolinoan' ontziratu dira gaur garraio enblematiko honi babesa ematera.
2023/05/17 - 17:16
Volkswagen, etxebizitza, LGTBIfobia eta Gobernuaren kudeaketa hizpide, Nafarroako hautagaien artean
Geroa Baik Maria Chiviteren Gobernuari kritika egin dio. PSNk Nafarroa anitza dela defendatu du LGTBIfobiaren aurkako egunean. UPNk Volkswagen defendatuko duela adierazi du. Eta EH Bilduk etxebizitza duina aldarrikatu du.
2023/05/17 - 17:03
Gregorio Ordoñezen figura oroitu du Donostiako PPk
Hark egin bezala, horma bat eraiki du Borja Corominas alkategaiak eta hiri ireki bat nahi duela adierazi du.
2023/05/17 - 16:56
Zabor organikoa birziklatzeko pizgarri fiskalak ematearen alde azaldu da Elkarrekin koalizioa Gasteizen
Erregistroa sortu eta modu egokian birziklatzen dutenek % 10eko hobaria izatea zabor-tasan proposatzen dute. Sira Rego eurodiputatua izan dute proposamena babesten.
2023/05/17 - 16:47
Alokairuko etxebizitza publikoen aldeko apustua egin du Getxoko PSEren alkategaiak
Getxon egin diren etxebizitza publikoak, PSE-EE Jaurlaritzan dagoenetik egin direla esan du Carmen Diazek.
2023/05/17 - 16:40
EH Bilduk Donostian etxebizitzarekin dagoen arazoaz ohartarazi du
Juan Karlos Izagirrek legeak ematen duen aukera baliatuko duela esan du hutsik dauden etxeak alokairuan jartzeko edo eraikitzen direnetatik gehiago alokairura bideratzeko.
2023/05/17 - 16:32
Bizkaia erakargarria egiteko helburua dutela diote EAJko hautagaiek
Elixabete Etxanobek eta Juan Mari Aburtok elkarrekin lan egiteko konpromisoa hartu dute "Bizkaiak eta Bilbok etorkizuna izan" dezaten.
2023/05/16 - 22:58
Segurtasun faltari aurre egiteko neurriak aurkeztu ditu PPk
Gaztela eta Leongo presidentea PPren ezkerraldeko udaletarako hautagaiei babesa ematera etorri da gaur Euskadira.
2023/05/16 - 22:49
Etxebizitzaren prezioa jaisteko ez duela ezer egin aurpegiratu dio Elkarrekin koalizioak EAJri
Elkarrekin koalizioak adierazi duenez, Euskadi Estatuko etxebizitza garestienak dituen autonomia erkidegoa da, eta EAJk, 44 urte agintean daramanak, ez du ezer egin arazo hori konpontzeko.
2023/05/16 - 22:33
Elkarbizitza demokratikoa lokaztu nahi dutenen aurrean, EH Bilduk bere ekarpena egin duela adierazi du Ruizek
Ezker independentistak herritarren arazoez hitz egin nahi duen bitartean, beste batzuek eztabaida ekidin nahi dutela ohatarazi du Barkartxo Ruiz bozeramaileak.