Hauteskundeak
2023/05/20 - 17:01
Maiatzaren 28ko titularrak idatzi gabe daudela ohartarazi du Maddalen Iriarte ahaldungaiak
Koalizio subiranistari botoa emateko arrazoi asko daudela gaineratu du Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile nagusiak.
2023/05/20 - 16:58
Iñigo Urkullu lehendakariak mobilizaziorako deia egin du Agurainen
Ramiro Gonzalez Arabako ahaldungaiak Agurain herrirako bi ereduak kontrajarri ditu. Bestalde, Aitor Estebanek boto-emaile sozialista eta popularrei Agurainen boto erabilgarria eman dezatela eskatu die.
2023/05/19 - 23:05
PPk landa eremuetako herrietan oinarrizko zerbitzu gehiago bultzatzeko konpromisoa hartu du
Landa eremuetako herrietan oinarrizko zerbitzu gehiago bultzatzeko konpromisoa hartu du gaur Iñaki Oyarzabal Arabarako ahaldungaiak Langraiz-Okan.
2023/05/19 - 22:56
Ione Belarrak euskal erakundeetan EAJ eta PSEren aliantzatik haratago alternatibak bilatzeko dei egin du
Hauteskunde hauek etxebizitza legearen erreferenduma direla ohartarazi du, etxebizitza dela, egun, desberdintasun sozialen adierazle nagusia.
2023/05/19 - 22:53
PSEk ziurtatu du proiektu bideragarriak proposatzen dituela, ez jeltzaleek saltzen duten kea
Gipuzkoako ahaldungaiak esan du sozialistek inporta duten gauzetan jartzen dutela arreta. Gipuzkoa eraginkorra nahi dutela eta horretarako, aukera bakarra sozialista dela esan du.
2023/05/19 - 22:48
EH Bildu: 'Gertuko politika defendatzen dugu, jendeari aurpegira begiratzen dion politika'
Erakundeak eurenak balira bezala ulertzen dituztenen aurrean, EH Bilduk gehiengoarentzako politikak defendatzen dituela gaineratu du Maddalen Iriarte ahaldungaiak.
2023/05/19 - 22:37
Iñigo Urkulluk esan du ezkerreko alternatiba berritzaileak ez diela durangarrei ezer berririk ekarri
Urkulluk, Andoni Ortuzarrek eta Elixabete Etxanobe ahaldungaiak berriz ere alkate izateko aurkezten den Mireia Elkoroiribe hautagaiari babesa eman diote Durangoko mitinean.
2023/05/19 - 17:45
Nekazaritzako erronkak eta industriako eta azpiegituretako inbertsioak izan dituzte hizpide Nafarroan
Luis Planas Espainiako nekazaritza ministroa izan dute gonbidatu PSNko kideek. Geroa Bai aro digitalean industriak izango dituen egitasmoez aritu da. Eta UPNk azpiegituretan ez dela inbertsiorik egin azken urteetan salatu du.
2023/05/19 - 17:35
Herritarrei zergak jaisteko konpromisoa hartu du PPren Donostiako alkategaiak
Aurrekontuak 105 milioi euro igo direla salatu du zerbitzuak hobetu gabe. EAJ hobe bizi dela esan du.
2023/05/19 - 17:25
Hauteskunde hauek etxebizitza legearen errefenduma direla esan du Ione Belarrak Bilbon
Podemosen idazkari nagusi eta Espainiako Gizarte Politiken ministroak politika aurrerakoientzako Elkarrekin dela berme bakarra azpimarratu du.
2023/05/19 - 17:16
Abertzaleak kudeatzaile txarrak direla esan du PSE-EEk Iruña Okan
Herriak sozialistekin aurrera egin duela esan dute, kulturan erreferente bihurtu direla eta azpiegitura hobeak dituela.
2023/05/19 - 17:08
Altsasu eta Miranda artean aldiriko trena martxan jarri nahi du EH Bilduk
Gasteizko gune industrialekin garraio publiko bidezko konexioak hobetzea ere proposatu du.
2023/05/19 - 17:00
AP-8 errepidean hirugarren erreia egitea proposatu du EAJk Eibarren
Eider Mendoza ahaldun nagusi izateko hautagaiaren beste apustu bat errepide adimentsuak bultzatzea izango da.
2023/05/18 - 22:42
Nafarroako alderdiek mugikortasun jasangarrian, memorian eta politika linguistikoan jarri dute arreta gaur
Nafarroan alderdiek gaur arreta mugikortasun jasangarrian, memorian eta politika linguistikoan jarri dute, baita udalerrien finantzaketa ereduan ere.
2023/05/18 - 22:38
Enplegua sortzeko, ekintzaileei lagundu behar zaiela azpimarratu du PPk
Enplegu mailan Bilborako dituen proposamenak azaldu ditu gaur Esther Martinez PPren alkategaiak. Gazteen langabezian jarri du fokua.
2023/05/18 - 22:30
Feminizatuta dagoen zaintza sektorea eraldatzeko konpromisoa hartu du Elkarrekinek
Zaintzak, mota ugaritako ogibideak ditu lan merkatuan, baina salatu dute, denek prekarietatea dutela oinarri, eta politika feministak behar direla baldintzak duintzeko
2023/05/18 - 22:26
Jeltzaleek ez dutela proiekturik eta besteek egindakoa bere hartzen dutela salatu du PSEk
Barakaldon jeltzaleak agintean daudenetik, herriak erreferente izateari utzi diola esan du eneko andueza PSE-ren idazkari nagusiak. Eranginkortasuna eta erabakitasuna falta zaiola adierazi du Anduezak.
2023/05/18 - 22:23
Batzuk eztabaida ekidin arren, EH Bilduk jendearen arazoez hitz egin nahi duela azpimarratu du Otegik
Batzuk eztabaida ekidin arren, Euskal Herria Bilduk jendearen arazoez hitz egin nahi duela azpimarratu du koalizio subiranistaren koordinatzaile nagusiak.
2023/05/18 - 22:19
Gasteiztarren bizi-kalitatea hobetzeko 300 neurri aurkeztu dituztela nabarmendu du EAJk
Gasteizko udalerako lehia hain estu aurreikusten den honetan, Andoni Ortuzarrek adierazi du EAJ eta Beatriz Artolazabal hautagaiaren aurrean, EH Bilduk nahaspilatan sartzeko gaitasuna baino ez duela eskaintzen.
2023/05/18 - 16:54
Hizkuntza politika, bermatutako errenta eta udal-finantzazioa izan dituzte hizpide Nafarroan
Bermatutako errentaren kudeaketa zorrotza nahi du UPNk. PSNk inposaketarik eta bazterketarik gabeko hizkuntza politikaren aldeko jarrera azaldu du. Herriei lagunduko dien udal finantziazioaren alde egin du Geroa Baik.