Hauteskundeak
2023/05/21 - 22:34
Marisol Garmendiak Donostiako alkategai sozialistak aldaketa lasaia agindu du
Patxi Lopez PSOEko bozeramaileak adierazi du boto sozialista dela herria goitik behera aldatu duena.
2023/05/21 - 22:33
Indarrak metatzeko deia egin du Arnaldo Otegik
Mezu horrekin bat egiten du Manuel Diaz de Rabago epaile oihak, bideo bidez eskainitako agerraldi batean.
2023/05/21 - 22:31
Mezu toxikorik ez zabaltzeko eskatu dio lehendakariak Isabel Diaz Ayusori Eibarren
Bestalde, Andoni Ortuzar EAJren EBBko presidenteak ohartarazi du EH Bilduk eta Elkarrekin koalizioak EAJ agintetik kendu nahi dutela Gipuzkoan "esperimentuak egiteko".
2023/05/21 - 17:32
Atsedenik ez hauteskunde-kanpainan, ezta igandean ere
EAEko eta Nafarroako hautagaiak jo eta ke dabiltza hauteskunde-kanpainaren erdian, badakitelako asko dagoela jokoan, eta boza bakoitzagatik borroka egin behar dutela. Gauzak horrela, gaur, igandea izanda ere, ekitaldiz josita dator eguna.
2023/05/21 - 17:25
Isabel Rodriguez Espainiako Gobernuaren bozeramailea ekarri du Alderdi Sozialistak Iruñera
Kanpaina azken txanpan sartu izanak eragin zuzena izan du mezuetan, Nafarroako Gobernua eta Iruñeko Udala zuzentzeko aukerak eta hitzarmen asmoak plazaratu baitituzte alderdi guztiek.
2023/05/21 - 17:23
Bilborako zerrenda ixten duen Isabel Diaz Ayuso izan da asteburuko protagonista PPren kanpainan
Euskalduna Jauregian 600dik gora lagun bildu ditu, eta horien aurrean esan du Madrilerako duen eredu arrakastatsua Euskadira ekarri nahi duela.
2023/05/21 - 17:21
Kooperatibismoaren aldarrikapena egin du Elkarrekin koalizioak Arrasaten
Ezkerreko koalizioak kooperatiben kidetasun eredu bera partekatzen duela esanez, herriari norabidea aldatzeko beharra aldarrikatu du Eva Abuin Arrasaterako alkategaiak.
2023/05/21 - 17:18
Sozialistak gobernuetan egotearen garrantzia azpimarratu du Eneko Anduezak Donostian
Marisol Garmendia Donostiako alkategai sozialistak aldaketa lasaia agindu du, berea dela aurrera egiteko aukera bakarra.
2023/05/21 - 17:16
Herritarrei entzungor egiten dieten EAJ eta PSEren aurrean, boto eraginkorra ematera deitu du Otegik
Gasteizen soilik ez, Arabako herri populatuenetan irabazteko aukerak daudela nabarmendu du Eva Lopez de Arroyabe ahaldungaiak, eta bultzada hori beretzat ere eskatu du.
2023/05/21 - 17:10
Gipuzkoa ezker abertzaleak gobernatu zuen garaietara itzultzea ez dutela onartuko esan du Ortuzarrek
EAJren EBBko presidenteak ohartarazi du Eibarren EH Bilduk eta Podemosek ezkerreko eusko-espainiar ententea osatu dutela EAJ agintetik kendu eta esperimentuak egiteko.
2023/05/20 - 23:41
Navarra Suma koalizioa osatu zuten PPk eta UPNk elkarri leporatu diote haustura
UPN traidorea dela esan du PPk, publikoa egin ez den akordioa sinatu duelako alderdi sozialistarekin. UPNek, kanpainaren ekitaldi nagusia egin du arratsaldean Iruñean.
2023/05/20 - 23:38
Isabel Diaz Ayuso Bilbon izan da gaur, PPren hauteskunde-kanpainan
EH Bilduren zerrenden harira, Ayusok adierazi du Parlamentuak eta epaileek alderdi horren ilegalizazioaz erabaki beharko luketela.
2023/05/20 - 23:35
Egindako iragarpenekin gogaituta agertu da Elkarrekin koalizioaren Durangoko alkategaia
Osasuna izan dute mintzagai, eta esan dute Euskadiko osasun zerbitzuaren gainbeheraren adierazle dela Arartekoari % 220 hazi zaizkiolako Osakidetzako pazienteen kexak.
2023/05/20 - 23:33
Egonkortasunerako eta etorkizuna eraikitzeko sozialistak ezinbestekoak direla adierazi du Anduezak
Jeltzaleei zuzendu zaie esanez batzuk uneoro eskumenak eskatzen dabiltzala baina, eskumenen gainetik, herritarren arazoak konpontzeko behar dena borondate politikoa dela.
2023/05/20 - 23:17
"Eskura" duten Gipuzkoako Aldundiaren agintea lortzeko azken ahalegina egin du EH Bilduk
Maddalen Iriarte ahaldungaiak politika egiteko “beste modu bat” badagoela aldarrikatu du.
2023/05/20 - 23:09
M28a ilusioaren eta etsipenaren artean erabakiko dutela herritarrek esan du Ortuzarrek
Erandio eta Barakaldo lotuko dituen All Iron zubia ilusioa pizten duen proiektuaren adibide jarri du EAJren EBBko presidenteak.
2023/05/20 - 17:18
Eskuinari bidea ixteko botoak eskatu dizkie ezkerreko koalizioek boto-emaileei Nafarroan
Nafarroan, kanpainaren erdi lanak eginda, ekitaldi nagusiak iritsi dira: EH Bilduk Arnaldo Otegi ekarri zuen Labrit pilotalekura. Zurekin Nafarroa koalizioak, berriz, Yolanda Diaz.
2023/05/20 - 17:09
Urte osorako turismoa bultzatu nahi du Raquel Gonzalez (PP) Bizkaiako ahaldungaiak
Plentziako museoaren 25. urteurrenean, itsas-herri horretara aldaketa eraman nahi duela esan du Alderdi Popularrak. Arratsaldean, Isabel Diaz Ayuso izango da PPko ekitaldian, Bilbon.
2023/05/20 - 17:06
Bidasoaldean osasun zerbitzuak bizi duen egoera salatzeko Irunen izan da Elkarrekin Podemos
Eraiki gabeko anbulatorioak, itxaron zerrenda luzeak, lehen arreta ahulduta… Kexu izan dira pandemia aitzakiatzat erabili izan delako, euren iritzian, sistema pribatizatzeko.
2023/05/20 - 17:03
Patxi Lopezek (PSOE) kritika zorrotzak zuzendu dizkio eskuinari
Portugaleten egindako ekitaldian hitzeman du, maiatzaren 28tik aurrera, Ezkerralde osoan aginduko dutela sozialistek.