Hauteskundeak
2023/05/23 - 17:03
Ainhoa Domaicak familientzako parke tematiko bat irekitzea proposatu du Zabalganan
Malagako zinemaren parkean inspiratu da PPren Gasteizerako alkategaiak. Zabalganara tranbia ekarri eta BEIren errei esklusiboa kendu.
2023/05/23 - 16:59
Elkarrekinek adinekoen egoitzak diru iturri bihurtzea leporatu die EAJ eta PSE-EEri
Gasteizen, koalizioak kudeaketa publikoa eskatu du, eta gogorarazi du aurten inoiz baino diru gehiago bilduko duela Arabako Ogasunak.
2023/05/23 - 16:51
Cristina Gonzalezek esan du Araban eta Gasteizen aurrerapenarekin jarraitzeko sozialistak ezinbestekoak direla
PSE-EEko ahaldungaiak bozka eskaera egin die gasteiztarrei, enplegua sortu, inflazioa geldiarazi eta soldatak hobetzeko.
2023/05/23 - 16:45
Rocio Viterok EH Bilduren Gasteizerako eredua aurkeztu du San Migel elizako balkoitik
Alkategaiak, besteak beste, San Prudentzio eta Ariznabarra egoitzak erreformatzea eta osasun zentro berriak zabaltzea proposatu du, zaintzen alorrean.
2023/05/23 - 16:38
Ramiro Gonzalezek ohartarazi du igandean Arabak eta Gasteizek asko dutela jokoan
EAJren Arabako ahaldungaiak botoa jeltzaleen inguruan batzea eskatu du, EH Bilduren aurrean. Gasteizerako hautagaiak ibilbide berdeen sarea handitzeko konpromisoa hartu du.
2023/05/22 - 22:39
Elkarrekin koalizioak Ayusoren politika bera egitea aurpegiratu dio EAJri
Elkarrekin agintean zer egiteko gai den erakusteko, Enrique Unidas Podemoseko kidea izan dute bidelagun, Kongresuan lortutako eskubideak betetzea ohartaraziz
2023/05/22 - 22:37
Otegi: 'EH Bilduren aldeko botoa politika sozialak egiteko eta ustelkeriari aurre egiteko izango da'
Durangok eta Euskal Herriak politika aurrerakoien norabidea hartzeko boto eraginkorraren aldeko deia egin du berriro Arnaldo Otegik.
2023/05/22 - 22:30
Eider Mendozak esan du Gipuzkoak ez duela katastrofistarik behar
Xabier Iridoy Irungo alkategaiak, Santanoren paralisiaren aurrean, ilusioa pizten duen EAJren proiektua aldarrikatu du. Mendozak ahaldungaiak Gipuzkoari kudeaketa ona eta norabide argia emateko konpromisoa hartu du.
2023/05/22 - 22:25
Osasun arazoei aurre egiteko Durangon dirua jartzea eskatu dio PSEk EAJri
Alkategaiak eskaera zuzendu dio Urkullu lehendakariari: Durangon osasun arloan dauden arazoei soluzioa emateko jarri dezala mahai gainean behar den dirua.
2023/05/22 - 22:20
Iruñeko alkategaiek merkataritza guneak, sanferminak eta turismoa izan dituzte hizpide agerraldietan
Nafarroan, Iruñeko alkategaiak izan dira azken orduetan kanpainaren protagonistak. Besteak beste, merkataritza guneak, sanferminak eta turismoa izan dituzte hizpide agerraldietan.
2023/05/22 - 22:17
Borja Corominas PPren Donostiako alkategaiak Atotxaerrekako auzokideei eman die gaur hitza
Beste donostiarrek bezala, zergak ordaindu eta ez dutela Udaletik zerbitzurik jasotzen salatzen dute auzokideek. Donostia erdialdera joateko garraio publikorik eza da beste arazo handia.
2023/05/22 - 17:17
Osasunbidea, eskumenak eta berdintasuna izan dituzte hizpide Nafarroan
EH Bilduk Nafarroari falta zaizkion eskumenak eskuratzea aldarrikatu du. UPNk eta Geroa Baik Osasunbideak dituen arazoak konpontzeko proposamenak egin dituzte. PSNk berriz berdintasuna bermatzeko politikak defendatu ditu.
2023/05/22 - 17:05
Hiri segurtasunaz gasteiztarrek dituzten kezkak jaso ditu Ainhoa Domaicak
PPko Gasteizko alkategaiaren iritziz, segurtasuna da Gasteizko bigarren arazo nagusiena. EAJk eta PSE-EEk arazoa gutxitu nahi dutela salatu du.
2023/05/22 - 16:58
Osasun zerbitzuak pribatizatzen ari direla salatu du Irene Monterok Errenterian
Errenterian udaleko gobernuko kide izan da Podemos azken lau urteetan. Eredu hori hartuta, ezkerreko gobernuak zabaltzeko deia egin du Espainiako Berdintasun ministroak.
2023/05/22 - 16:51
PSEk salatu du Gasteizen alokairuzko 900 etxebizitza egiteari oztopoak jartzen dizkiola EAJk
Biziguneren bitartez euren etxea alokairuan jartzen dutenentzat hobari gehiago proposatu dituzte.
2023/05/22 - 16:45
Gobernantza feministaren aldeko hautua egin du Maddalen Iriartek
Egiazko parekidetasuna erdiesteko hainbat neurri iragarri ditu Donostian.
2023/05/22 - 16:34
Beatriz Artolazabak hobekuntzak iragarri ditu, BEI autobus barrutik
BEIren urteurrenean, autobus elektriko eta adimentsura igo da Beatriz Artolazabal EAJko Gasteizerako alkategaia. BEIren integrazioa hobetzen jarraituko duela esan du jeltzaleak.
2023/05/21 - 22:40
Pasa den legealdian PSNk zuzendutako Gobernuari eutsi nahi diola esan du Maria Chivitek
Bestalde, Iruñean lehen indarra izateko aukera garbia duela adierazi du EH Bilduk.
2023/05/21 - 22:37
Gasteizko Latinoamerika biribilgunea lurperatuko duela hitzeman du Ainhoa Domaica PPko alkategaiak
EAJri eta PSEri egotzi die Domaicak trafikoaren kaosa. Horrekin batera, agindu du Lakuarako tranbiaren ordutegia zabaltzea Jaurlaritzari eskatuko diola.
2023/05/21 - 22:36
Gipuzkoa eraldatzeko aurpegia emateko prest azaldu da Elkarrekin koalizioa
Horretarako, fokua fiskalitatean jarri dute. Aldatu beharrekoa da, diote, zergen karga langileen bizkarrean dagoelako.