18:00etako parte-hartze datua: % 54,12 Nafarroan eta % 48,52 EAEn
Euskal Autonomia Erkidegoko parte-hartzea % 48,52koa izan da igande honetako foru eta udal-hauteskundeetan, 18:00ak arte, 2019ko hauteskundeekin alderatuta 4,84 puntu gutxiago, hauteskunde-mahaien % 99,09ko datuen arabera.
Espainiako Barne Ministerioaren webgunean zabaldutako parte-hartzearen lehen balantzearen arabera, hiru euskal lurraldeetan irekitako 2.694 mahaietan parte-hartzeak behera egin du hiru euskal lurraldeetan.
Gipuzkoan, arratsaldeko ordu biak arteko datua % 48,12koa da, eta 2019koa, berriz, % 53,35 (-5,23 puntu). Bizkaian ordu horretara arte hautesleen % 49,02k eman dute botoa, eta azken hauteskundeetan % 53,34k (-4,32 puntu). Azkenik, Araban parte-hartzea % 46,54koa da, eta duela lau urte % 49,48koa (-2,94).
Nafarroan berriz, gora egin du parte hartzeak 2019ko datuekin alderatuta. Izan ere, 18:00ak arte bozkatzera deitutako nafarren % 54,12k botoa eman zuen, duela lau urte baino % 1,19 gehiago beraz.
Hiriburuei dagokienez, Donostian parte-hartzea % 4,28 jaitsi da, 2019ko % 52,46tik % 48,18era. Bilbon % 4,7 jaitsi da (% 51,06 2019an eta % 46,36 gaur). Gasteizen 3,03 puntu jaitsi da, % 44,29ra arte (2019an % 47,32koa izan zen). Iruñea izan da partaidetzak gora egin duen euskal hiriburu bakarra eguerdian, baina arratsalderako arinki jaitsi da. 18:00ean, Iruñeko hautesleen % 52,25k emana zuen botoa, 2019an baino % 0,72 gutxiagok (% 52,97).
Espainiako Estatuari dagokionez, hautesleen % 51,43k, hau da, 17.969.766 lagunek bozkatu dute dagoeneko udal-hauteskundeetan, Barne Ministerioak 18:00etarako bildutako datuen arabera, hau da, 2019ko hauteskundeetan baino 1,3 puntu gehiago, orduan % 49,93koa izan baitzen.
Zure interesekoa izan daiteke
PSN, Zurekin Nafarroa eta EH Bilduri deia egin die Geroa Baiko Koldo Martinezek, akordiora heltzeko
Nafarroan, hauteskunde orokorrek bete-betean baldintzatutako negoziazioei buruz ezer gutxi eman dute ezagutzera oraingoz alderdiek. Gobernuaren osaketan eta Iruñeako Alkatetzan, ikusteko dago nola jokatuko duten Nafarroako sozialistek.
Garrido: 'Argi dago parte-hartze txikiak kalte egin digula'
Pilar Garridok parte-hartze txikia deitoratu du, bere koalizioari zuzenean eragiten diola argudiatuta.
Andueza: 'Euskadi sozialistagoa da gaur, ezkerrera gehiago begiratzen du'
Eneko Anduezak positibotzat jo ditu PSE-EEk hauteskunde hauetan lortutako emaitzak, eta Euskadi sozialistagoa dela eta ezkerrera begiratzen duela esan du.
Iturgaiz: 'PPren menpe badago, ez da Bilduko alkaterik edo ahaldun nagusirik izango Euskadin'
Carlos Iturgaizek positibotzat jo ditu PPk Euskadin eta Espainian lortutako emaitzak, eta ez dela Bilduko alkaterik edo ahaldun nagusirik egongo ziurtatu du.
Egibar: 'Argi dago zerbait ez dugula ondo egin'
Joseba Egibarrek EAJk Gipuzkoan lortutako emaitzen balorazioa egin du. Egibarrek adierazi du argi dagoela EAJk zerbait ez duela ondo egin.
EH Bildu alde nabarmenarekin garaile Gipuzkoako Batzar Nagusietan
Ezker abertzaleko koalizioak 22 eserleku bereganatu ditu Batzar Nagusietan (bost gehiago), EAJk 17 (hiru gutxiago), PSE-EEk zazpi (bi gutxiago), Elkarrekinek bi (bi gutxiago) eta PPk hiru (bi gehiago). Parte-hartzea % 59,92koa izan da, 2019an baino ia zazpi puntu gutxiago.
Otegi: 'Ziklo aldaketa baten lehen urratsa eman da'
EH Bildu nagusitu da udalerri askotan eta Gasteizen indar bozkatuena da 7 zinegotzirekin, duela lau urte baino bat gehiago
EAJk irabaziko luke Bilbon eta Donostian; EH Bilduk, Gasteizen; eta berdinketa teknikoa Iruñean
Nafarroako Parlamentuan, UPN izango litzateke bozkatuena, 12-13 eserlekurekin, baina PSN gertu egongo litzateke, 10-11rekin, eta Gobernuari eutsi ahalko lioke, egungo formula berarekin.
Berezitasun ugariko hauteskundeak dira Udal hauteskundeak, Euskadiko bost udalerritan bereziki
Usansolon, Gernikan (Bizkaia), Irunen (Gipuzkoa) eta Arabako Errioxako Bastidan eta Guardian, adibidez, berezitasun ugariko hauteskundeak izango dira gaurkoak; jakin ezazu zergatik bideo honetan.