Barne-prozesua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bengoetxeak EAJko 83 erakunderen babesa lortu du Bizkaian eta laukoiztu egin ditu Etxanoberen aldeko botoak

Alderdi jeltzalearen hauteskunde-prozesuaren hirugarren egunean, 16 udal-batzar egin dira Bizkaian: 14k Bengoetxeari eman diote botoa, eta bik, Etxanoberi.

Ibone Bengoetxea lehen lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak EAJk Bizkaian dituen 120 udal erakundeetako 83ren babesa lortu du ahaldun nagusi izateko barne prozesuko oinarrien bozketen hirugarren egunean. BBBk proposatutako hautagaiak ia laukoiztu egin ditu Elixabete Etxanobek lortutako babesak. Etxanobek 21 lortu ditu orain arte.

Hauteskunde prozesuaren hirugarren egunean, 16 udal batzar egin dira Bizkaian, eta horietatik 14k Bengoetxeari eman diote botoa, eta bik, Etxanoberi.

Lehendakariordea ondorengo batzokietan nagusitu da: Gautegiz, Meñaka, Ugao, Markina, Urduliz, Barrika, Gorliz, Zeanuri, Ea, Larrabetzu, Morga, Lekeitio, Karrantza eta Arratzu. Etxanobek, berriz, Orozkon eta Igorren irabazi du.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X