Osakidetza
EAEko Protoiterapia Unitatea 2028an abian jartzeko mugarrietako bat ezarri dute gaur
Protoien bidezko terapiak tratamendu zehatzagoak eta seguruagoak eskaintzea ahalbidetzen du, bereziki paziente pediatrikoentzat eta tumore konplexuak dituztenentzat.
Protoi-azeleragailuaren pieza nagusiak Donostiara iritsi dira, minbizia zehaztasun handiagoz tratatzeko
Imanol Pradales lehendakaria Donostian izan da, Osakidetzak Donostia Ospitalearen eta Onkologikoaren ondoan eraikitzen ari den protoi-terapia unitaterako makina eta piezak iritsi direnean. Teknologia horri esker, erradiazioa tumoreetan kontzentratu eta organo osasuntsuak babestu ahal izango dira, bereziki haurren kasuan.
Auzitegiak absolbitu egin ditu Osakidetzaren lan eskaintza publikoan izandako ustezko filtrazioengatik auzipetutako bi lagunak
Akusatuetako bat, azterketaren zati bat prestatu zuena, Donostia Ospitaleko kirurgia plastikoko zerbitzuburua zen. Auzipetutako bigarren laguna, berriz, haren erraina da, eta hautaketa prozesuan parte hartu zuen. Epailearen ustez, ez dago azterketa filtratu izanaren froga argirik.
Garabi handiak lanean ari dira Donostia Ospitaleko protoiterapia ekipoa instalatzeko
Makinaren pieza nagusiak (ziklotroia eta gantrya) gaur goizean eraman dituzte garabi handietan Donostia Ospitalean eraikitzen ari diren eraikin berrira. Paziente onkologikoek puntako tratamenduak jasotzeko aukera izango dute, alegia, tratamendu "zehatzagoak eta seguruagoak". Lanak datorren udan amaitzea eta lehen pazienteak 2028ko urtarrilean artatzea aurreikusita dago.
Albiste izango dira: Memoriaren Eguna, greba Renfen, protoien azeleragailua Donostian eta A11ko greba orokorraren bezpera
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Minbiziari aurre egiteko protoien azeleragailua instalatzeari ekingo diote Donostiako Unibertsitate Ospitalean
Makina hori "funtsezko aurrerapausoa" da Euskadin Protoiterapia Unitatea martxan jartzeko. Unitate horrekin, lehen pazienteak 2028ko urtarrilean artatzea aurreikusita dago.
Osakidetzak larrialdi sistema publikoagoa finkatu du, Tolosako, Elgoibarko eta Donostiako anbulantzia medikalizatuak integratuta
Osakidetzak 35 plaza sortu ditu zerbitzua indartzeko: larrialdietako 10 fakultatibo, erizaintzako 10 profesional eta larrialdietako ibilgailuetako 15 gidari. Hiru anbulantzia medikalizatu integraturik, Gipuzkoako bizi euskarri aurreratuko sistemaren % 100 kudeatuko du Osakidetzak.
Euskadiko bioinstitutuetako langileek Osakidetzakoen baldintza berberak eskatu dituzte
Lau urte daramatzate Zientziaren Legea betetzeko zain, eta Eusko Jaurlaritzak eta ikerketa-zentroetako zuzendaritzek egindako azken proposamena baztertu dute, soldata-igoeren % 100 aplikatzea 2030era arte atzeratzen duelako.
Biogipuzkoako langileek manifestazioa egin dute, Osakidetzako langileen baldintzekin parekatzea eskatzeko
Bestalde, Biobizkaiko langileek elkarretaratzea egin dute Gurutzetako Ospitalearen atarian, beren lan baldintzak Osakidetzako langileen baldintzekin parekatzea eskatzeko.
Albiste izango dira: Osakidetzako LEPa, kontrolerako osoko bilkura Legebiltzarrean eta Bilbao BBK Live
Gaur hasiko dira Osakidetzako lan eskaintza publikoko bigarren faseko azterketak
Asteburuko probak EHUko Elurreta eraikinean egingo dira, Gasteizko campusean. Lehen asteburu honetan, gaurtik igandera, 7.362 pertsona daude deituta 19 kategoria profesionaletan.
Osasun Sailak 5.700 milioi eurotik gorako aurrekontua izango du, besteak beste, itxaron-zerrendak murrizteko eta prebentzioa indartzeko
Kontuak % 7,45 handituko dira, eta biztanleko 2.536 euroko inbertsioa egingo da, Estatuko handiena. Sailak diru-kopuru bat gorde du Mahai Sektorialean lan-akordioa lortzeko.
Albiste izango dira: Artxandako tunelaren itxiera, Osakidetzaren LEPa eta EAEko aurrekontuak sailez sail
Hedabideetako gaurko lerroburu nagusiak, hitz bitan.
Osakidetzak gaur irekiko du 2023-24-25 EPEaren hirugarren faserako izen-ematea
Hirugarren fasean, 42 kategoriatako lanpostuak eskainiko dira eta 2027ko otsailetik aurrera egingo dira azterketetak.
Txertaguneak itxi dituzte, gripearen eta covid-19aren aurkako 55.000 txerto eman ondoren
Gune horietara hurbildu diren pertsonen % 15ek gutxienez bost urte zeramatzaten txertoa hartu gabe. Txertatutako pertsonen % 52k 60 eta 79 urte artean ditu, baina adin desberdinetako pertsonak ere artatu dituzte egunotan.
Sindikatuek, Osakidetzari: "Grebak izandako jarraipen handiak benetako aurrerapenak eskatzen ditu"
SATSEk, ELAk, LABek, CCOOk eta UGTk gaurko deitutako grebak % 14,8ko jarraipena izan du, Osakidetzaren datuen arabera. Sindikatuek aurreratu dute abendurako deitutako grebei eutsiko dietela, benetako aurrerapenik ez badago.
Albiste izango dira: tren istripua Toledon, greba Osakidetzan eta Vicinayko langileen prentsaurrekoa aldi baterako lan-erregulazioari buruz
Gaurko albiste nagusien laburpena.
Osakidetzak programa bat bultzatu du iktusa izan dutenek ariketa fisikoa egiteko
8.000 kasu inguru izan dira iaz Euskal Herrian. Urriaren 29a da Iktusaren Nazioarteko Eguna, prebentzioa eta identifikazioa sustatzeko eguna.
Hauek dira Osakidetzan ostiraleko grebarako ezarritako gutxieneko zerbitzuak
Jaiegunetan egon ohi den langile kopuru berbera izango dute greba egunean ospitaleek, larrialdi zerbitzuak bermatuko dituzte eta ospitaleratutako gaixoei behar bezalako arreta emango zaie, alta medikoak barne. Lehen mailako arretan, berriz, larunbat bati dagokion zerbitzua emango da, egun horretan lan egin ohi duen langile kopuru berberarekin.
Sindikatuek ostiraleko grebari eutsi egingo diote Osakidetzan, eta Eusko Jaurlaritzak gutxieneko zerbitzuak ezarri ditu
SATSE, ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek salatu dute ez dagoela aurrerapauso nahikorik lan-baldintzen akordio berria adosteko. Soldata-igoerak eta lan-baldintzak hobetzea eskatu dute. Larrialdi zerbitzuek, EAGek eta emergentziek % 100eko zerbitzua emango dute.