LERROBURU NAGUSIAK

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: Artxandako tunelaren itxiera, Osakidetzaren LEPa eta EAEko aurrekontuak sailez sail

Hedabideetako gaurko lerroburu nagusiak, hitz bitan.

Artxandako tunela
Artxandako tunela. Argazkia: EITB

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2026ko azaroaren 2an, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Artxandako tunelaren itxiera: Salbe eta Txorierri arteko tunela zarratuta egongo da bost hilabetez, gaurko 20:00etatik aurrera. Itxierak eragin berezia izango du San Pio X.aren plazako biribilgunean, Deustuko zubian eta Agirre Lehendakariaren etorbidean.

- Osakidetzako LEPa: Osakidetzak gaur irekiko du 2023-2024-2025 Enplegu Publikoaren Eskaintzaren hirugarren fasean izena emateko epea. Guztira 5.425 plaza eskaintzen dira 107 kategoria profesionaletan.

- Eusko Jaurlaritzaren aurrekontuak: Joan den asteazkenean aurkeztu ondoren, gaurtik aurrera sail bakoitzaren aurrekontuak azalduko dituzte Eusko Legebiltzarrean.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X