Albiste dira

TREN ISTRIPUA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Urdako istripuan hildako 69 pertsonetatik 56 identifikatu dituzte

Falta diren 13 identifikazioak "datozen orduetan" amaituko dituzte; nonbait, atzerritarrak dira denak. Ospitalean dauden zauritutakoen kopuruak behera egin du azken orduetan: 31 dira orain, eta 13 ZIUn daude. 

TOLEDO, 31/10/2026.- Vista de la casa sacerdotal de Toledo donde se encuentran los familiares a la espera de noticias por el accidente de tren en Toledo. Un total de 34 personas están ingresadas a primera hora de este sábado en cuatro hospitales de Castilla-La Mancha por el accidente ferroviario de Urda (Toledo), que ha dejado, hasta el momento, 69 víctimas mortales. EFE/Ángeles Visdómine

Senideek albisteen zain jarraitzen dute Toledon. EFE

Datuak Integratzeko Espainiako Zentroak (CID) jakinarazi duenez, asteazkenean Urdan (Toledo) izandako tren istripuan hildako 69 pertsonetatik 56 identifikatu dituzte. Gehienek (54) Espainiako nazionalitatea dute, eta bi atzerritarrak dira (frantses  eta portugaldar bana). Zendutakoek behin-behineko kopuruak berdin jarraitzen du (69). 

Gainerako 13 identifikazioak "datozen orduetan" egingo dituzte, eta susmoa dago guztiak atzerritarrak direla. Hortaz, nazioarteko lankidetza beharko da identifikaziook burutzeko. 

Identifikazio gehienak (52) hatz marken bidez egin dituzte, eta beste laurak, DNAren bidez. 

Toledoko eta Ciudad Realgo Auzitegi Medikuntzako institutuetan buru-belarri ari dira asteazkenetik. 
  
51 hildakoren —33 gizon eta 18 emakume— senitartekoei jakinarazi diete zoritxarreko berria. Gainerako bostei "ahalik eta azkarren" komunikatuko diete. Zentroak azaldu duenez, biktimaren familiari "aurrez aurre" jakinarazten zaio heriotza, eta hori eginda eransten da hildakoa estatistika ofizialean. 36 gorpu senitartekoen esku utzi dituzte jada. 

Ospitalean dauden zauritutakoen kopuruak behera egin du gaur: 34 izatetik 31 izatera. Horietatik 13 lagun Zaintza Intentsiboko Unitatean (ZIU) dituzte. 
  
Desagertze salaketei dagokienez, 13 dira oraindik, denak atzerritarrei dagozkie: 4, AEBkoak; 2na, Australiakoak eta Japoniakoak, eta bana, Argentina, Kanada, Mexiko, Txekiar Errepublika eta Tunisiakoak.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X