Abidadura Handiko Trena
Urdako tren istripuan hildako 69 biktimen aldeko hileta elizkizuna
Hileta-elizkizuna egin dute gaur arratsaldean Toledoko katedralean, Urdako 69 hildakoen omenez. Bertan izan dira Espainiako errege-erreginak, Carlos Cuerpo presidenteordea eta hainbat ministro, baita Alberto Nuñez Feijoo oposizioaren burua ere. Senideek 69 kandela jarri dituzte aldarean, hildako biktima bakoitzaren oroimenez.
Europako Fiskaltzak ikerketa abiatu du abiadura handiko trenaren Madril-Sevilla lineako funtsetan iruzurra egon ote zen argitzeko
EPPOk jakinarazi duenez, ikerketa abiatu dute "Adifen egoitzan, Trenbide Segurtasuneko Estatu Agentzian (AESF) eta Espainiako Kontu Auzitegian".
Urdako tren istripuarekin lotutako dekretuak baja espezifikoak eta kalte ordainak aurreratzea aurreikusten du
Sanchezek azaldu du bihar, asteartea, Ministroen Kontseiluak onartuko duen errege dekretuak aldi baterako ezintasuneko berariazko prozedura bat ere izango duela, istripuaren biktimei "estaldura hobea" emateko eta kaltetuen egoitza komunitateetan arreta integrala eta espezializatua eskaintzen duten bulegoak martxan jartzeko.
Urdako istripuan hildako 69 pertsonetatik 56 identifikatu dituzte
Falta diren 13 identifikazioak "datozen orduetan" amaituko dituzte; nonbait, atzerritarrak dira denak. Ospitalean dauden zauritutakoen kopuruak behera egin du azken orduetan: 31 dira orain, eta 13 ZIUn daude.
LZB sistemak partzialki huts egiten duenean zirkulazioa orduko 40 km-ra mugatzea proposatu du Renfek
Renferen dokumentua bertako langileentzako "gomendioa" izango litzateke, trenbide-zirkulazioa arautzea Adifi baitagokio. Oraingoz, jarraibide berri horien edukia prestatzen ari dira.
Puentek Atochan egindako akatsa azpimarratu du, eta ez du dimisioa emango: "Ez naiz inoren atzean ezkutatuko, ez baitut ezer ezkutatzeko"
Garraio eta Mugikortasun Iraunkorreko ministroak esan du ez duela langilerik ezkutu gisa erabiliko, ezta ikerketa amaitu aurretik inor epaituko ere, baina aitortu du edozeinek egin dezakeela akatsen bat. Ez du dimisioa aurkeztuko, "presioa oso handia den arren".
AVEk 160 eta 200 km/h arteko abiaduran jo zuen Iryo trena, lehen txosten ofizialaren arabera
Oscar Puente Garraio eta Mugikortasun Jasangarriko ministroak bere ekimenez agerraldia egingo du azaroaren 3an Kongresuko Diputazio Iraunkorrean, ezbehar honen berri emateko.
Urdako tren istripuan desagertutakoen senideek ziurgabetasun handiko uneak bizi dituzte
Senideekin laster elkartzeko itxaropena dute une zail hauetan. Oraindik identifikatu ez dituzten pertsonak non dauden jakiteko eskatu dute, ospitaleak baztertu ahal izateko. Informazio gehiago eskatzen dute.
Fatima Bañez espainiar ministro ohia Toledoko istripuan hildako biktimetako bat da
CEOE Fundazioaren egungo presidentea istripua izan duten abiadura handiko trenetako batean zihoan, Sevillan enpresarien arteko ekitaldi batean parte hartzeko.
Alderdi politikoek bertan behera utzi dituzte beren agendak, Toledon izandako tren istripuaren ondotik
Espainiako Gobernuko presidenteak, oposizioko alderdiek eta eragile sozialek bertan behera utzi dituzte gaurko deituta zituzten ekitaldiak. Voxek, aldiz, bere agendari eutsi dio. Eusko Jaurlaritzari dagokionez, Imanol Pradales lehendakaria penatuta agertu da. Europako agintariek ere doluminak hitzak izan dituzte.
AHTa lur gainetik iritsiko da Gasteizera "hasieran" eta lanak 2028an abiatuko dituzte
Etorkizunean abiadura handiko trena lurperatzeko datarik ez dagoela adierazi du Arabako ahaldun nagusiak, eta Gasteizko alkateak, bere aldetik, 150 ibilgailu sartzeko aparkalekua egitea onartu dela iragarri du.
AHT batek Zaragozan jasan duen suteak Iruñeko tren zerbitzuari eragin dio
Madrilgo Atochatik Figueresera (Girona) zihoan trenak su hartu du astelehen arratsaldeko 16:05ean Zaragozako Ricla herri inguruan. Ez da zauriturik izan baina 283 bidaiari trenetik atera dituzte eta Madril eta Bartzelona arteko trenbidea moztuta gelditu da. Zaragozako suhiltzaileek itzali dituzte garrak.
Suteak Iruñeko tren zerbitzuan ere izan du eragina; Kataluniatik Iruñerako bidaiak etenda egon baitira arratsaldean zehar eta ehunka bidaiari nafar Calatayuden blokeatuta gelditu dira. Zaragoza eta Katalunia arteko zerbitzua astelehen gauean partzialki berreskuratuko dutela jakinarazi du ADIFek baina Ricla inguruan trenbide bakarra egongo da erabilgarri, erreta gelditu den trena handik kendu arte.
Renfek aldaketak egingo ditu Gipuzkoako tren-zerbitzuan uztailaren 25etik aurrera
Irun eta Hernani arteko tren-zerbitzua eten egingo da asteburu honetatik aurrera AHTaren lanak direla eta. Renfek autobus zerbitzua eskainiko die bidaiariei.
Talgok eta Renfek 132 milioiko akordioa sinatu dute eta Avril trenen kontratu polemikoa itxitzat eman dute
Akordioaren arabera, Talgok 200 milioi euro jasoko ditu hiru hilabeteko epean, eta Renferekin zuen zigorra 2032an hasiko da ordaintzen.
Jose Antonio Santano: "AHTren Nafarroarekiko loturari buruzko erabakia aurten hartu beharko da"
Garraio estatu idazkariak berretsi du kontuan hartuko direla Aralar mendilerroan egiten ari diren zulaketen emaitzak, baita ibilbideen denboren azterketa funtzionalak emandako ondorioak, kostu ekonomikoak eta obren epeak ere.
Donostiako Atotxako geltokiko lanak azken fasean, AHTaren iritsieraren zain
Urumea eta Egia lotzen dituen pasabidea erabat zabaldu dute eta trenbideen gainean 5.700 m2-ko plaza zabal bat eraiki dute. 2027an jakingo da noiz iritsiko den AHT-a Donostiara, Espainiako Gobernuaren hitzetan.
Abiadura handiko trena Abandotik iritsiko da Bilbora, behin-behinean, epeak aurreratzeko
Abiadura handiko trenaren Jarraipen Batzordeak erabaki du mantenimendu-basea Basaurira eramatea, eta erabaki horri esker, 40.000 bat metro karratu erabiliko dituzte Abando inguruan.
AHTaren Donostiako eta Irungo geltokiak maiatz-uztail bitartean izango dira martxan
Abiadura Handiko Trenaren Gipuzkoako lehen terminalek azken txanpari ekin diote, eta ibilbidearen plataforma aurten bertan ia amaituko dute.
Euskal Y-aren eta Nafarroaren arteko lotura urtea amaitu aurretik erabakiko dela esan du Santanok
Espainiako Gobernua lotura Gasteiztik edo Ezkiotik egitea aztertzen ari da. Dena den, eztabaida irabazle eta galtzaile terminoetan egitea baztertu du Jose Antonio Santano Espainiako Gobernuko Garraio eta Mugikortasun Jasangarriko estatu idazkariak Radio Euskadin gaur egin dioten elkarrizketan.
Talgok 200 langile kontratatzeko prozesua abiatu du Araban
Erdi-mailako edo goi-mailako profil industrialeko langileak eta ingeniariak kontratatuko ditu enpresak. Egun 700 behargin inguru dituen Ribabellosako lantegiaren gaitasun industriala handitu nahi dute, sei mila milioi euroko eskaera-zorroari aurre egiteko.