Talgok 200 langile kontratatzeko prozesua abiatu du Araban
Erdi-mailako edo goi-mailako profil industrialeko langileak eta ingeniariak kontratatuko ditu enpresak. Egun 700 behargin inguru dituen Ribabellosako lantegiaren gaitasun industriala handitu nahi dute, sei mila milioi euroko eskaera-zorroari aurre egiteko.
Talgoren lantegia, Ribabellosan (Araba). Argazkia: Orain
Talgok 200 langile kontratatzeko hautaketa-prozesua hasi du enpresaren lantegi nagusian, Ribabellosan (Araba), euskal enpresako iturriek jakitera eman dutenez.
200 behargin horiek kontratatuko zituela joan den hilean iragarri zuen Talgoren presidente Jose Antonio Jainagak. Izan ere, Talgok 53 profesional kualifikatu kontratatu ditu urteko lehen bi hilabeteetan.
Ribabellosako lantegiaren industria-gaitasuna handitzea da helburua —taldeko handiena da eta, 700 langile inguru ditu gaur egun—, eskaera-zorroari aurre egiteko: sei mila milioi euro, guztira.
Enpresak azpimarratu duenez, horrek "ez dio produkzioaren behar puntual bati soilik erantzuten, baizik eta egiturazko estrategia bati, industria sektoreko talentua indartzea eta hazkunde iraunkorra bermatzea helburuarekin, konpainiak datozen urteetan gauzatuko dituen proiektu nagusiak garatzeko aukera izan dezan".
Konpainiak ez ditu soilik sektorean esperientzia duten profesionalak bilatzen; 200 lanpostu horiek beste eskualde batzuetako langileei, trenbide-sektorearekin zerikusirik ez duten industria-profesionalei eta praktiketako lanbide-heziketako ikasleei ere daude zuzenduta.
Profil industrialen bila dabil (mekanika, soldadura, elektrizitatea, ingeniariak, erdi-mailako edo goi-mailako profesionalak), baina baita profil espezializatu eta teknikokoak ere. Izan ere, kontratatuko direnen % 5 (10 lagun) industria espezialitateko ingeniariak izango dira.
Langileak kontratatzeaz gain, Talgok 100 milioi euro inbertituko ditu aurten, eta beste horrenbeste datorren urtean, lantegia modernizatzeko.
Zure interesekoa izan daiteke
Bizkaiko Golkoa eta Frantzia lotuko dituen goi tentsioko linearako kablea jartzen hasi dira, Lemoiz parean
Bizkaiko Golkoaren eta Frantziaren arteko interkonexio elektrikoa, gertuago dago. Goi tentsioko linea honek Gatika eta Bordeletik gertu dagoen Cubnezais batuko ditu eta 276 kilometro tartea egingo du ur azpian. Ekosistemari kalterik egiten ez zaiola ziurtatzeko, Aztik gainbegiratuko ditu lanak.
Ikuskizunetako teknikariek "enpatia" eskatu diete artistei hiriburuetako jaietan deitutako greban
EAEko lehen lan-hitzarmena negoziatzen ari diren sindikatuek lanuzteak deitu dituzte abuztuaren 5, 14 eta 26rako, lan-hobekuntzak eskatzeko eta patronalari negoziazioei berriro ekiteko eskatzeko.
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.
Bazka erosketa bateratua aztertuko du Euskadik, lehorteak eragindako larre-eskasia dela eta
ENBA sindikatuko eta UAGA Arabako nekazarien elkarteko ordezkariak Eusko Jaurlaritzarekin bildu dira Lakuan, beroak eta euri faltak lehen sektorean eragindako kalteak aztertzeko.
Tubos Reunidosek 88,19 milioi euroko galera ekonomikoa izan du 2026ko lehen seihilekoan
Konpainiak nazioarteko arantzelek eragindako beherakadari eta enplegu-erregulazioko espedientearen negoziazioan zehar lantegietan izandako mobilizazioei egotzi die emaitza negatibo hori.
Etxebizitza-salerosketen kopurua % 8,2 igo da Nafarroan, eta % 13,6 jaitsi da EAEn, maiatzean
Notariotzaren Kontseilu Nagusiaren arabera, etxebizitzaren prezioa % 13,5 garestitu da Nafarroan eta EAEn, berriz, egonkor mantendu da.