LANGILE INTERINOAK

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Epaitegi batzuk hasi dira langile interinoak finko egiten, Europako Justiziaren epaiaren ondoren

Pasa den apirilaren 14an Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak ebatzitakoaren arabera, Espainian administrazioarekin aldi baterako kontratuak kateatu dituzten interinoak mugagabe ez-finko bihurtzea ez da neurri nahikoa abusu horiek konpentsatzeko. 

ope-administracion-estado-madrid-efe

Espainiako Estatuko Administrazioa. Artxiboko argazkia: EFE

Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak ezarritako doktrina aplikatzen hasi dira Espainiako epaitegiak, eta urteetan administrazioarekin aldi baterako kontratuak kateatu dituzten langile interinoak berriro ere hartzera behartu dituzte. 

EBko Justizia Auzitegiak pasa den apirilaren 14an ebatzi zuenaren arabera, Espainian administrazioarekin aldi baterako kontratuak kateatu dituzten interinoak mugagabe ez-finko bihurtzea ez da nahikoa abusu horiek zigortzeko, "aldi baterako lan-harremana" izatea dakarrelako eta langileen "prekarietate-egoera" ez delako hobetzen.

EFE albiste agentziak apirilaren 27ko data duen epai bat eskuratu du, eta horren arabera, Madrilgo Erkidegoko Gobernuak bitarteko funtzionario bat berriro onartu beharko du.  

Emakumea 2024ko ekainean kargutik kendu zuten, ia 20 urtez Ekonomia, Ogasun eta Enplegu Kontseilaritzan lan egin ondoren. Orain kargugabetze hori baliogabetu du Madrilgo epaitegi batek eta langile mugagabe gisa berriro kontratatzeko eskubidea aitortu dio.

Espainian milioi bat langile interino inguru daude, eta horietatik 30.000 inguruk auzitegietara jo dute. 

Zure interesekoa izan daiteke

teknikariak protesta gasteiz
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira, lanuzteak izan duen jarraipenarekin

Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Behineko kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian lan egiteagatiko plusik ez jasotzea edota lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak izatea salatzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X