Kongresuak, itxuraz, atzera botako du alokairuen dekretua gaurko bozketan
Azken orduko ezustekorik ezean, Kongresuak indargabetu egingo du 2026ko martxoaren 21etik 2027ko abenduaren 31ra bitartean amaitzen diren alokairu kontratuak bi urtez luzatzea ahalbidetzen duen lege dekretua. EAJk abstentziora joko duela iragarri du.
Kongresuko osoko bilkura. Artxiboko argazkia: EFE
Azken orduko ezustekorik ezean, Diputatuen Kongresuko osoko bilkurak bertan behera utziko du alokairuen dekretua gaurko bozketan. Aipaturiko lege dekretuak aurten iraungitzen diren kontratuak (martxoaren 21etik abenduaren 31ra) bi urtez luzatzea eta errenta urtean gehienez ere % 2 igotzea jasotzen du.
PSOEk eta Sumarrek eta ezkerreko gainerako alderdiek dekretuaren alde bozkatuko dutela iragarri dute, baina itxura guztien arabera ez da nahikoa izango, PPk, Voxek, eta Juntsek ez dutelako babestuko.
Dekretua pasa den martxoaren 20tik dago indarrean, Ministroen Kontseiluak onartu eta Espainiako Aldizkari Ofizialean argitaratu zenetik. Hala ere, lege dekretu guztiek bezala Kongresuaren oniritzia behar du. PSOEk eta Sumarrek osatutako koalizio gobernuak 30 egun ditu, Konstituzioaren arabera, Kongresura eramateko, eta epemuga bete bezperan egingo da bozketa.
Juntsek kontra bozkatuko duela iragarri du. Hala ere, Pablo Bustinduy Espainiako Gobernuko Eskubide Sozialen ministroak ez du amore eman nahi, eta akordioa posible dela uste du.
Ildo horretan, Sumarren ordezkaria prest agertu da autonomo txikiak BEZ zerga ordaintzetik salbuesteko eta etxejabeei laguntzak emateko.
Bestalde, EAJ abstenitu egingo da bozketan. Aitor Esteban EAJren EBBko presidenteak iragarri du, Euskadi Irratian egindako elkarrizketa batean, Euskal Taldea abstenitu egingo dela alokairuak luzatzeko dekretuan.
Zure interesekoa izan daiteke
Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin
Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.
Langabeziak gora egin du uztailean Euskadin eta Nafarroan: 1.378 eta 534 langabe gehiago dago, hurrenez hurren
Euskadin uztailean 105.590 enplegu-eskatzaile egon dira, ekainean baino 1.378 gehiago. Nafarroan, berriz, 534 langabe gehiago izan dira, 28.843. Eusko Jaurlaritzaren arabera, datu hori hainbat langile lan-merkatuan sartzearekin lotuta dago.
Bizkaiko Golkoa eta Frantzia lotuko dituen goi tentsioko linearako kablea jartzen hasi dira, Lemoiz parean
Bizkaiko Golkoaren eta Frantziaren arteko interkonexio elektrikoa gertuago dago. Goi tentsioko linea honek Gatika eta Bordeletik gertu dagoen Cubnezais batuko ditu eta 276 kilometroko tartea egingo du ur azpian. Ekosistemari kalterik egingo ez zaiola ziurtatzeko, Aztik gainbegiratuko ditu lanak.
Ikuskizunetako teknikariek "enpatia" eskatu diete artistei hiriburuetako jaietan deitutako greban
EAEko lehen lan-hitzarmena negoziatzen ari diren sindikatuek lanuzteak deitu dituzte abuztuaren 5, 14 eta 26rako, lan-hobekuntzak eskatzeko eta patronalari negoziazioei berriro ekiteko eskatzeko.
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.
Bazka erosketa bateratua aztertuko du Euskadik, lehorteak eragindako larre-eskasia dela eta
ENBA sindikatuko eta UAGA Arabako nekazarien elkarteko ordezkariak Eusko Jaurlaritzarekin bildu dira Lakuan, beroak eta euri faltak lehen sektorean eragindako kalteak aztertzeko.